Amorebieta-Etxanok euskararentzako diru-laguntzen deialdia argitaratu du

– Udalak hainbat diru-laguntza lerro eskaintzen ditu herrian euskara sustatzeko.
– Aurkezteko epeak deialdia argitaratu eta 20 egun naturalera amaituko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararentzako diru-laguntzen oinarriak argitaratu ditu. Udalerrian euskara sustatzeko diru-laguntzak 19.000 eurokoak dira, Diru-laguntzak hiru ildotan banatzen dira: lehena, euskara ikastaroak egiten ari diren pertsonei zuzendua. Bigarrena euskarazko jarduerak sustatzeari buruzkoa eta hirugarrena, saltoki eta enpresei buruzkoa, webguneak, irudi korporatiboa eta errotuluak euskaraz egokitzeagatik.

Euskara ikasteko laguntzak jasotzeko aukera izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek, baldin eta barnetegietan, euskaltegi publikoetan edo pribatu homologatuetan euskara ikasten badute. Ezingo dira diru-laguntza honen onuradun izan Hizkuntza Eskola Ofizialean eta IRALEren edo IVAPen programa espezifikoen bidez ikastaroak egin dituztenak. Ezta enpresak edo erakunderen batek diruz laguntzen dituztenek ere.

Diru-laguntzen bigarren lerroa euskarazko jardueraren baten bidezko sustapen orori eskainia dago. Udal eremuan euskararen erabilera sustatzeko antolatzen diren jarduerak babestea da laguntzaren helburua. Hirugarren lerroa saltokiei eta negozioei buruzkoa da. Euskararen erabilera bidezkoagoa sustatzeko, errotuluak, web orriak eta irudi korporatiboak euskaraz jartzeko diru-laguntzak emango zaizkie eskatzaileei.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egunekoa da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Euskara ikasteko laguntzak jasotzeko eskabideak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 7: 30etik 15: 00etara. Beste lerrorako gainerako eskaerak udaletxeko sarrera-erregistroan bertan egingo dira. Bi lerroen oinarri arautzaileak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kontsulta daitezke (149. zenbakia, 2008ko abuztuaren 6koa).

Artículo anteriorEUSKAL HERRIA KOPA URRITXEN JOKATUKO DA IGANDEAN
Artículo siguienteAprobada una moción para la erradicación de la pobreza en Amorebieta-Etxano