Zornotzan

Berriak, Gazteria

Amorebieta-Etxanok emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko proiektuan parte hartu duten gazteak saritu ditu

• Berdintasun Sailak ikasleek Beldur Barik lehiaketan egindako lana ezagutzera emateko gala bat antolatu du gaur goizean
• Zornotzako 14 taldek parte hartu dute lehiaketaren deialdi berri honetan. Lehiaketaren helburua errespetua eta berdintasuna sustatu eta indarkeria sexistaren prebentzioa dira
Amorebieta-Etxano, 2017ko otsailaren 21a. Zornotzako hainbat ikastetxetako ehun ikasle baino gehiago izan dira gaur egin den galako protagonistak. Gala hau Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko agertu duten konpromisoa ezagutzera emateko. Konpromiso horren isla da Emakundek martxan jarritako Beldur Barik lehiaketan parte hartu izana.
Beldur Barik programa Emakundek, Berdinsarea-Eudel eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek martxan jarri dute eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta EITBko laguntza du. Lehiaketaren helburua errespetua eta berdintasuna sustatu eta indarkeria sexistaren prebentzioa dira. Berdintasun Sailak heziketa programa bat garatzen du emakumeen kontrako indarkeriaren prebentziorako, batez ere tailerren bidez. Horietako bat da Beldur Barik tailerra da, indarkeriaren inguruan lan egiteaz gain, lehiaketara aurkezteko hainbat bideo prestatzeko lan egiteko aukera ematen duena.
Aurtengo deialdia arrakastatsua izan da. 14 dira jadanik beraien lanak aurkeztu dituzten zornotzarrak, Bilbo eta Santurtzi bezalako herri handien ostetik, Amorebieta izan delarik lan gehien aurkeztu dituen Bizkaiko herria.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.