Emakumeen jabekuntzaren aldeko apustua egiten du Amorebieta-Etxanok. 2015. urtean martxan jarri den programa baten barruan antolatu diren ikastaroen bitartez herriko emakumeen jabekuntzaren aldeko apustua egiten du Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak gaur egunera arte emakumeak baloratuak ez dauden arloetan beraien gaitasunak garatzeko helburuarekin.
Aurkezten den jabekuntza programaren lehenengo ikastaroa “Jendaurrean hitz egiteko teknikak” izango da eta urriak 19tik azaroak 23ra aurrera eramango da astelehenero 18.00-20-00 ordutegian.
Izena emateko epea urriaren 9ra arte zabalik egongo da. Nafarroa zentroan goizeko ordutegian edota Udaleko web orrialdearen bitartez egin ahalko da.
http://goo.gl/forms/XReWXX5eYg
Azken urteetan, helburu hauek betetzeko hainbat ikastaro antolatu dira. Ikastaro hauek egoera emozionalekin, osasunarekin, zinemaren munduarekin, eraso sexisten prebentzioarekin, etab. lotura izan dute eta emakume zornotzarren artean harrera ona izan dute. Hori dela eta, Berdintasun Sailak ekintza hauekin jarraitzeko apustua egin du.