- Ekimena urriaren 1etik 6ra ospatuko da eta herritarrei zuzendutako hainbat jarduera biltzen ditu, zornotzarrak lankidetzaren eta proiektu solidarioen inguruan sentsibilizatzeko helburuz.
Amorebieta-Etxanoko Udalak prentsaurreko bidez aurkeztu du gaur goizean Amorebieta-Etxanoko Lankidetza Astea. Urriaren 1etik 6ra bitartean ospatuko da lehen aldiz eta helburu izango du elkartasuna eta lankidetza sustatzea, baita Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin munduko hainbat lekutan garatzen diren proiektu solidarioak balioan jarri, ezagutarazi eta horiei babesa ematea ere.
Horrela, Mundua Jirabiran lelopean, Amorebieta-Etxanok nazioarteko lankidetza sustatzeko konpromisoarekin bat egiten du, tokiko erakundeek mundu bidezkoago eta solidarioago baten alde egiten duten lana ikustarazteko. Honen harira, Amorebieta-Etxanoko Lankidetza Astearen garrantzia azpimarratu du alkateak, Ainhoa Salterainek: “Lankidetza mundu zuzen eta bidezkoago bat eraikitzeko ezinbesteko tresna da. Amorebieta-Etxanok aldaketa bultzatu eta elkartasunaren eredu izan nahi du eta bide horretan, Lankidetzaren Asteak hemen, zein munduko edozein tokitan behar gehien duten pertsonekiko dugun konpromisoa islatzen du”.
Elkartasuna eta elkarrizketa ardatz dituen programa
Astean zehar, hainbat jarduera burutuko dira, besteak beste, dokumentalak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta mendi martxa solidario bat. Horien artean esanguratsuenak dira:
- “Insumisas” dokumentalaren proiekzioa (urriaren 2an). Ondoren, feminismoak hainbat gizarte-
testuingurutan dituen erronkei buruz eztabaidatzeko solasaldia egingo da Ane Elordikgidatuta. - Mahai-ingurua Afrikan lan egiten duten erakundeekin, hala nola, Munduaz Blai, Derandein, Euleuk eta EDUCAS, beren esperientziak eta lankidetza proiektuak partekatzeko.
- “#Aquísísehacelalucha” film laburra (urriaren 3an), El Salvadorreko ekimenak jasotzen ditu. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Euskal Fondoa, Carmelitas Descalzos Solidarios, Amanecer Solidario eta Kidendabezalako erakundeekin.
- Urriaren 4an, “Sahara, un pueblo en resistencia” liburuaren aurkezpenarekin amaituko da astea, Kristina Berasain, egilearen eskutik. Ondoren, “Sahara Kantari” kontzertua izango da, non musikaren bitartez saharar herriaren eskubideen aldarrikapenarekin bat egingo den.
Gainera, urriaren 6an, 7 kilometroko mendi martxa solidarioa ospatuko da, Derandein elkarteak antolatuta, Lankidetzaren Astea elkartasunari keinu eginez amaitzeko.
Lankidetza Astearen helburua
Aste honen helburu nagusia da herritarrak lankidetzaren eta solidaritatearen bueltan sentsibilizatzea eta munduko hainbat lekutan garatzen diren proiektu solidarioen garrantziaz jabetzea, egungo mundu erronka horien aurrean Amorebieta-Etxanok udalerri solidarioa eta konprometitua gaitasuna duela azpimarratuz. “Zornotzarrek aldaketa honetan aktiboki parte hartzea nahi dugu, hemendik bada ere, zer egin handia dugula ikusaraziz eta ulertaraziz”,ha adierazi du Salterain alkateak.
Ekimen honen bidez, egunez egun mundu osoan egoera zaurgarrian dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean diharduten tokiko eta nazioarteko erakundeekin harremanak sendotu nahi ditu Udalak ‘elkarrekin eta elkartasunetik mundua aldatzeko urratsak ematen jarraitzeko’,amaitu du alkateak.