Amorebieta-Etxanok bat egin du SD Amorebietari azken bultzada emateko

•  Andoni Agirrebeitia alkateak eta Jon Larrea talde urdinaren presidenteak bat egitera animatu ditu herritarrak, larunbatean Urritxen jokatuko den partidu erabakigarriaren aurrean.

Denboraldi bikaina egin eta gero, SD Amorebietak futbol profesionaleko Bigarren Mailara itzultzeko aukera paregabea izango du larunbat honetan, Urritxen, Tarragonako Nastic taldeari irabaziz gero. Andoni Agirrebeitia alkateak eta Jon Larrea SD Amorebietako presidenteak prentsaurrekoa eman dute gaur, gainerako udal taldeekin batera, eta herritarrei egun historiko hau zornotzar sentimenduarekin bizitzeko gonbita luzatu diete.

Andoni Agirrebeitiak SD Amorebietak egindako lan handia goraipatu du agerraldi hasieran: «gaur, hemen bildutako guztion izenean, zuen klubak gure udalerrian egiten duen lan handia goraipatu nahi dut, oinarri-oinarritik egiten duzuen lana, lortzen ari zareten kirol-arrakasta handietan islatzen ari dena. Duela bi urte igoeraren balentria lortu zenuten, futbolaren munduan batzuen eta besteen artean harridura sortu bazuen ere; baina Amorebieta-Etxanon ordea, badakigu, hura ez zela kasualitatea izan. Aurten erakutsi diguzue ez geundela oker, eta hainbeste urtetako lanari eta ahaleginari esker lortu duzuela lehen taldea dagoen lekuan egotea”.

Alkateak azaldu duenez, larunbatean Amorebieta-Etxanok aurrekaririk gabeko eguna biziko du: “Urritxen, tabernetan, txokoetan eta zornotzarron etxeetan elkartuko gara, eta taldeak bidelagun izango gaitu igoerako borroka horretan, minutu bakoitzean zornotzarron bultzada izango du. Amorebieta-Etxano zuekin egongo da. Esan nahi dizuet gure harrotasunaren parte zaretela, ‘Zornotzarra naz, eta harro nago’ izaeraren parte”.

Hala, Agirrebeitiak aurreratu du, Amorebieta-Etxanonlarunbat goizetik izango dela festa: “5×5 metroko lau jaimajarriko dira Arraibi plazan, haur eta gazteentzat. Horrela, 11:30-14:30 eta 17:00-19:00 ordutegian hainbat jarduera izango dira: 4 futbolin, 5 bideokontsola FIFA jokoekin, futbol simulagailu bat eta aurpegi margoketa”.

Partidu atariari eta osteari dagokionez, Agirrebeitiak azaldu du El despiste fanfarreak kaleak eta zaleak girotuko dituela 17:30etatik 19:30etara: “gainera, igoera lortuz gero, 21:30etan fanfarrea Urritxetik Herriko Plazara jaitsiko da, zale guztiekin batera. Ondoren, Udalak harrera egingo dio SD Amorebietari Udaletxean”.

Bestetik, SD Amorebietako presidente Jon Larreak esker oneko hitzekin hasi du bere agerraldia: «lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Udalari eta talde politiko guztiei, inplikazioagatik, bihar herrian egun polit bat bizitzea posible egin duzuelako. Horrelako ekitaldiak ongi etorriak dira, herri osoak gozatzen duelako. Gero eta gertuago dugu helburua, eta ea bultzada honek igoeralortzen laguntzen digun”.

Era berean, esker oneko hitzak ere izan ditu zaleentzat, denboraldi osoan emandako babesagatik: «zaleei ere eskerrak eman nahi dizkiet, sekulako laguntza ematen baitigute denboraldi osoan. Harro egoteko modukoa da Urritxe beteta ikustea, edo Calahorrara edo Logroñora joatea eta ehunka zale zornotzar harmailetan animatzen ikustea. Taldeak dena emango du larunbat honetan igoera lortzeko helburuarekin, eta Urritxen elkarrekin ospatzeko aukera izateko”.

Artículo anteriorKepa Junkerari omenaldia egin dio Zubiaur Musika Eskolak
Artículo siguienteLezama decidirá