– Hainbat online mintegi eta eta erakunde bilera antolatuko dira, euskal gizartea giza eskubideak defendatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
–Kolonbia, Mexiko, Honduras, Guatemala eta Mendebaldeko Saharan giza eskubideak defendatzen dituzten 9 erakundek hartuko dute parte.
Amorebieta-Etxano, Andoain, Ea, Durango, Galdakao, Bilar, Errenteria, Hernani eta Laudiorekin batera, otsailaren 9tik 18ra bitartean, Herri Babesarearen 2. Foro Ibiltari Birtualean parte hartuko duen Euskadiko 9 udalerrietako bat izango da, euskal herritarrak giza eskubideak defendatzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Herri Babesarea udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta giza eskubideen defentsa-erakundeen arteko ahaleginak eta sinergiak konbinatzea dituen sarea da, helburu argi batekin: giza eskubideen alde borrokatzen dutenak babesten laguntzea, betiere tokiko eta gertuko eremu batetik.
KLIKATU HEMEN EDO IRUDIAN DOSIERRA ZABALTZEKO
Kolonbia, Mexiko, Honduras, Guatemala eta Mendebaldeko Saharan giza eskubideak defendatzen dituzten 9 erakundek hartuko dute parte. Horrela, online garatutako hainbat mintegi eta erakunde bilera antolatuko dira, giza eskubideak defendatzearen garrantziaz euskal gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, parte hartzen duten erakundeen lana ikusaraziz eta herritarrekiko hurbiltasuna dela eta, udal-erakundeek giza eskubideak sustatzeko eta babesteko duten zeregina nabarmenduz.
Horretarako, Herri Babesarearen 2. foroak hiru gai-multzo jorratuko ditu: «Lurraren eta lurraldearen defentsa», «Giza eskubideen defentsaren kriminalizazioa» eta «Emakume defendatzaileak eta emakumeen eskubideak». Mintegi birtualak zuzenean ikusi al izango dira ekimena bultzatzen duten erakundeen Facebook-eko profiletan, besteak beste, Nazioarteko Bake Brigadak eta Mundubat Fundazioa.
Testuinguru horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin nahi du toki- eta udal-mailako erakundeek giza eskubideak defendatzen dituztenen babesa sustatzeko ekimen honekin, bai eta haien defentsa egunerokotasunean integratzeko beharrarekin ere. Hori dela eta, otsailaren 18an, 15: 30etik aurrera, Laudio, Galdakao eta Irungo udalekin batera, foroak «Emakume defendatzaileak. Emakumeen eskubideak » lelopean antolatutako erakunde bileran parte hartuko du.