Amorebieta-Etxano 1937-2021. -In memoriam-


Historiagileek, 1937ko maitzaren 18an ezartzen dabe data tropa frankistek efektiboki Amorebieta-Etxano hartu ebela.
ZORNOZA Kultur alkartetik eta Gregorio Arrien lanari esker, urtero eta data honen inguruan, Amorebieta-Etxanon gerra honen eragina eta minak pairatu eben personei aitortza eta omenaldia antolatzen da.
Zoritxarrez, aurten Covid 19 dela eta ezin izango da berton oroitzapen eta omenaldi hori burutu.
Dena den, maitzaren 15an, Zelaieta parkean zuhaitzaren ondoan dagoan plakaren aurrean, lora sorta bat jarriko da eta horrela behintzat sinbolikoki pertsona horien sufrimentuak aitortza bat eukiko dau.
Azkenez, aipamen berezi bat egin nahi deutsogu be gure laguna den Gregorio Arrieni, bere ikerketak eta ezagutza historikoak oso garrantsitzuak izan dira. Berarentzat be omenaldi hau.

SACZ

Artículo anteriorSDA, cita con la historia
Artículo siguienteLos azules ganan a los azulillos