Zornotzan

Herria, Irakaskuntza

AMA, ZU MUTILA ZARA?

Andramari Zornotzako Ikastolan argi dugu geure egungo testuinguru hezitzaileetan gure ikasle guztiak ez dituztela aukera eta eskubide berberak; alegia, neskak ez daudela, oraindik ere, mutilen pareko mailan, kultura sexistak gure hezkuntzaren sustraietan itsatsirik dirauelako.
Analisi horrek etorkizun latza erakusten badigu ere, ez da guztien arteko etorkizun bakarra. Guk, hezitzaile orok, gure esku artean daukagu egoera eraldatzeko giltza, gure ikastolan neskek izan nahi duten neskak izateko giltza, erabili nahi duten espazioa erabiltzekoa, nahi duten moduan hitz egitekoa… Laburbilduz mutilek dituzten eskubide eta betebehar berberak edukitzen hasteko, hori izango baita gure etorkizuneko jendartearen kimua.
Kimu hori genero estereotipoetatik at eraiki beharrean dago, neska eta mutil izatea aukera izan dadin, eta ez derrigorra.
Aipaturiko kimua birproduzitzen hasteko, ezinbestekoa dugu gure testuinguru hezitzaileak askatasunez bizitzeko aukeren sorleku izatea. Gure egin beharra, aniztasuna sortzeko eta birproduzitzeko testuinguruak egokitzea da, eta nola ez, geu ere aniztasun hori bizi.
Hezkidetzak ez du bilatzen soilik gure ikasleen estruktura mentalak eraldatzea, jendarte oso baten begirada eta praktikak eraldatu nahi ditu, non aniztasuna altxorra izango den, eta ez zama.
Horra hor Hezkidetza Plana izatearen garrantzia, gure komunitatearen esparru guztietan eraldaketarako bideak eraiki nahi dituena. Guztiok gara hezitzaileak, dagokigun aldetik, beraz, etorkizuneko herritarrak inguratzen dituzten eragile guztiak inplikatu behar ditugu eraldaketan.
Plan horrek barnebiltzen dituen ildoak hezkidetzak proposatzen dituen eraldaketa pedagogikoen baitan kokatzen dira, hau da, ESKOLA INKLUSIBOAREN bidean, genero-indarkeriak eta desorekak sortzen dituen desberdintasunak gainditzeko asmoz, hezitzaile orok izan behar dituen konpromiso sozio-hezitzaileak definitzeko eraikitzen da dokumentua.
“Gizaki guztiak aske eta libre jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berdinekin. Giza eskubide guztiak unibertsalak, osagarriak, banaezinak eta elkarri lotuak dira. Sexu-orientazioa eta genero-identitatea funtsezkoak dira pertsona bakoitzaren duintasunerako eta gizatasunerako, eta ezin dira izan baztertzeko edo jazartzeko arrazoi”. Yogiakartako printzipioa
Familia edo Hezkuntza Komunitatearen inplikazioak berebiziko garrantzia hartzen du proiektu hezkidetzailean. Eskolaren estrukturatzea gero eta zabalagoa den honetan, eskolak komunitatean eta komunitateak eskolan izan beharreko eraginak estruktural izan behar du, hau da, harreman zirkular-erreziprokoa egon behar du elkarren artean.
Komunitatea eta familiak gure ikasleen hezkuntza-prozesuaren parte garrantzitsua diren heinean, edozein prozesu pedagogikotan alderdi esanguratsua izan behar dutelakoan gaude, hau da, beraien trebakuntzak eta inplikazioak ezinbestekoa izan behar dutela.

Hoeeen adibide da martxoan Andramarik antolatutako Familia Eskolak:
1. saioa: Transexualitateak: gorputz eta identitate anitzak.
2. saioa: indarkeria matxista hezkuntza tertuinguruetan.

Hezkidetza Plana txertatzeko, hiru dira aurrera eraman beharreko faseak: Sentsibilizazioa; Diagnostikoa; eta planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
Egun diagnostiko fasean gaude buru-belarri. Ikastolako benetako egoeraz jabetzeko prozesua dugu hau, behin diagnostikatuta jarri ahalko baitugu abian aldaketa prozesua irakasleen arteko harremanetan, ikasle-irakasleen arteko harremanetan, familiarekiko harremanetan eta abar.
Gure etxean egon daitezkeen berdintasun gabeko egoerak eta diskriminaziodun jardunak identifikatu behar ditugu, hurrengo pausoak eman ahal izateko.
Berriz ere azpimarratu nahi dugu prozesu horrek ezinbesteko dituela kritikotasuna, konpromisoa eta zintzotasuna

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que