Alex Txikonek Portugaleteko zubitik salto egin du

Alex Txikonek eta Pablo Otxoak BASE jauzia egin dute gaur goizean –asteazkena, martxoak 19– Portugaleteko Zubi Esekitik, Bizkaia Zubitik alegia.

Hala, garapenerako nazioarteko lankidetzan diharduen InAurora plataformak aurki martxan jarriko duen ‘Ur Baso Baten Alde’ (For a Glass of Water) nazioarteko kanpaina babestu dute Txikonek eta Otxoak. Euskal Fondoaren baitako proiektua da InAurora, bereziki komunikazioaren alorrean dihardu, eta orain eskuartean duen ekimen honek urari eta lurrari lotutako giza eskubideak genero ikuspegitik aldarrikatzea du helburu. Sentsibilizazio kanpaina partehartzailea izango da eta, beste ekintza batzuen artean, ur baso bat iristaraziko du Herbehereetatik El Salvadorrera: 13.707 km, 9 etapatan. Ibilbidea iruditan eta ikus-entzunezkoen bitartez jarraitu ahal izango da Sarean

Artículo anteriorUn incendio por un robo de cobre
Artículo siguienteGPS IKASTAROA: hasierako maila