Nire sorpresa gaurko egun honetan kriketeko partidua izan da, eta ez edozein partidu. Gaur herriko finala egon da, beraz, herriko gizon eta gazteak, partidua ikusten joan dira. Jokatzen dauzela partidua gelditu dabie, eta kriston harrera eukiot, ikusle ta jokalarien partetik. Ez da ohikoa kanpoztar bat ikustea. Gainera, lagun asko dekodaz herri honetan. Jokatzen aurkitu doaz Nissarren anai biak, eta nere lagun handi handie dana Eptijr (oso unkigarria izan da beragaz elkartzea berriz ere). Ikusleak dana emoten, abesten… Baina zoritxarrez, lagunek galdu dute. Partidua amaitu eta bereala festa, kriston festa. Nik eztot jakin, baina bai tokatu jat sariak banatzea ta, amaitzeko speech bat ere guztiz inprobisaturikoa soltatu,…
Beno hau ta gero jantzan eta abesten hasi direz, ta gero, denpora galdu barik, bazkaldu egin dogu Nissarren etxean, oso gustora egon gara eta oso unkigarria izan da. Handik Skardurantz abiatu gara, gauzak prestatuten ta oin hementxe gagoz afaldu ta gero danak gustora. Bagabiltz tenperatura hauetara egokitzen gitxi gitxika je,je
Biherko plana ixingo da: Urtetea goizeko 9 tan Hushera. Salinen (4 ordutara dagoen herri batean), Ishaken herrien. Beran etxean bazkalduko dogu talde osoak ,ta hor aprobetxekot Ishakek bialdutako opari danak banatuteko. Gero hortik Matxulura goaz, bertan Felix Baltistaneko lagun danak agurtzeko, ta hortik Husheraino beste 3 ordu terdi. Hushen kargak prestatuko doguz, zamalari danak kontrataeu, ta hurrengo egunean joango gara behe kampamenturarte. Jada gaur heldu direz 30 zamalari behe kanpamendutik, beraz gauzek erraztu dozkue. Urratsa zabalik dau, zeren metro erdi elurra egon omen da ta bestetik, oraingo honetan samalari gitxiau egongo direz.
Ea dana ondo baldin badoa, gogoratu racetrakerra jarraitzen. Hiru egunetan basean egon behar gara.
Besarkada handi handi bet