ALEX TXIKON ABENDUAREN 10EAN HELDUKO DA AMOREBIETARA, NANGA PARBATERA NEGUAN EGINDAKO IGOERA ETA GAILURRA KONTATZEN DITUEN ‘MENDI BILUZIA’ FILMAREKIN

• Film luzea (70 minutu inguru) Txikonek berak ekoiztu eta zuzendu du, eta 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbaten (8.125m; Karakorum-eko mendikatean, Asian) egin zuen gailurra kontatzen du. Ordura arte neguan inoiz lortu gabeko balentria
• Mendizale bizkaitarrak konfinamenduan landu duen oso proiektu pertsonala da, izenburu bera daraman eta lorpena xehetasun handiagoarekin kontatzen duen liburuarekin batera
• Emanaldi bakarra egingo da Amorebietako Zornotza Aretoan 19:00etan, gaztelaniaz. Sarrerak salgai https://sarrerakzornotzaaretoa.com/es/bravo/la-montana-desnuda-primera-ascension-invernal-al-nanga-parbat/ webgunean

2016ko otsailaren 26an Alex Txikon mendizale bizkaitarra Nanga Parbateko tontorrera heldu zen, neguan, historian lehen aldiz. COVID-19ak eragindako konfinamenduan balentria hori filma bilakatu da, eta abenduaren 10ean aurkeztuko da Amorebietan. Emanaldi bakarra egingo da Zornotza Aretoan 19:00etan, gaztelaniaz. Sarrerak salgai https://sarrerakzornotzaaretoa.com/es/bravo/la-montana-desnuda-primera-ascension-invernal-al-nanga-parbat/ webgunean. Alex Txikonek berak aurkeztuko du proiekzioa eta ikusleek izan ditzaketen galderak erantzungo ditu.
Filmak, Txikonek berak jasotako eta orain arte ikusi gabeko irudiak ditu, eta baita Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. 70 minutu baino pixka bat gehiagoan, ikus-entzuleek neguko espedizio baten funtsean eta gogortasunean murgiltzeko eta tontorrera heltzearen, baina, batez ere, oinarrizko kanpalekura itzultzearen, garrantzia ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, mendizale bizkaitarrak esaten duen moduan, “gailurra, ekipoko gainerako kideekin oinarrizko kanpalekura itzultzen zarenean lortzen duzu”.

Liburua
230 orri, Txikonek berak eskuz eta bere letrarekin paperean idatzitakoak, Sua Argitaletxearen eskutik argia ikusiko dutenak. Irakurlea mendi magalera eramango duten 90 argazki baino gehiago dituen oso liburu berezia.
Txikonek lehen pertsonan kontatutako liburua, Tom Ballarden eta Daniele Nardiren erreskatearekin hasten da. 2019ko neguan izan zen, eta Txikonek erreskate lanetan hartu zuen parte, K2ko oinarrizko kanpalekutik Nanga Parbatera joanda. Hortik aurrera, horrelako espedizio bat neguan egiteak dituen xehetasunak, sentimenduak eta zailtasunak kontatzen ditu Txikonek.
Liburua Elkar liburu-dendetan dago salgai.

COVID19
Filmaren proiekzio guztietan indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak zorrotz beteko dira. Gainera, Alex Txikonek espero du hartutako konpromiso guztiak betetzea eta bira bere osotasunean egitea.

Artículo anteriorCONCENTRACIÓN POR UNAS PENSIONES PUBLICAS DIGNAS JUSTAS Y SUFICIENTES
Artículo siguienteLos hosteleros de Amorebieta-Etxano se preparan para abrir sus establecimientos