Gernikako arbolaren kimua landatu dabe Larrean, Aita Santi Onaindiaren omenez jasotako monumentuaren ondoan. Gernikako Udabarri dantza taldearen lehenengo kokapena karmeldarren komentuaren aldamenean dagoan ‘Etxe gorria’ deitutakoa izan zan eta Karmelo eskola izan zan gero entseguetarako erabilitako lekua. Horregaitik gaur omenaldia prestatu dute aita Santi Onaindiari. Aita Arostegik bedeinkapenak eman ondoren Udabarri dantza taldekoek dantzan egin dabe.Andoni Agirrebeitia, Zornotzako Alkatea, Ana Otadui, Batzar Nagusietako presidentea, Zornotzako zinegotziak eta lagun asko bildu dira bertan.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.