`Aintzinako iragarkiak Bizkaiko prentsan 1859-1939´

  •   Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai maiatzaren 2tik 13ra bitartean.
  •   Unai Ingunza Renteriak gidatuta hitzaldia eta bisita gidatua izango dira maiatzaren 11n.

Maiatzarekin batera erakusketa berria estreinatuko du Zelaieta Zentroak: `Aintzinako iragarkiak Bizkaiko prentsan 1859-1939´. Erakusketa herritar guztiei zabalik egongo da maiatzaren 2tik 13ra bitartean. Bertan ikusgai izango dira 1859 eta 1939 urteak bitartean Bilboko egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren iragarkiak. Hautaketa zaindua egin da, helburua izan baita, gai eta argitalpen asko aukeratuta, ahalik eta ideologia gehien biltzea. Hala, Bizkaiko Foru Liburutegiaren funts hemerografikoaren aberastasunari esker, ikusgai izango diren iragarkiak hurbilekoak eta bertakoak izango dira.

Erakusketara gerturatzen diren zornotzarrek, ikusgai izango diren irudi, logotipo, mezu eta testuei esker, garai hartako egoera sozial eta politikoaren ideia bat egiteko aukera izango dute; eta bide batez, une bakoitzean nagusi izan ziren korronte artistikoen eta moda estetikoen eragina ere ezagutu ahal izango dute.

Hitzaldia eta bisita gidatua

Erakusketa aditu baten ikuspuntutik aztertu nahi dutenek ere, aukera izango dute maiatzaren 11n. Unai Ingunza Renteriaren eskutik, hitzaldia eta bisita gidatua antolatu dira, arratsaldeko 19:00etan; doan izango da.

Artículo anteriorNo a las agresiones homófobas
Artículo siguienteEH Bildu revela que un representante político también fue agredido el sábado