Amorebieta-Etxanoko atzelari gazteak Baiko Pilotaren koadroa osatuko du afizionatu maila atzean utzita.
Profesionaletara iritsi orduko, Morgaetxebarriak torneo garrantzitsuak irabazi ditu afizionatuetan, Zaldibarko Torneoa eta Diario Vasco, besteak beste.
Amorebieta-Etxanoko Lagun Onak Pelota Elkartean hazitako pilotariak urte birako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin eta uztailean egingo du debuta.