Agustin Etxebarria Rekalde, Zornotzako azken jostuna erretiratzen da

Jostorratza izan du eskuartean bere bizitza osoan. 65 urte beteko dauz bi hilabete barru eta jubilatzeko ordua heldu zaio, nahiz eta tristura apur bat eman. “Nik nahi neban bizitza eta ofizioa izan dot. Bizitza osoa emon dot hemen. Jostorratza eta titarea izan dira nire lagunik onenak baina nahiz eta jubilatu josten jarraituko dot hobby moduan, ezin naz bizi josi barik”.
Agustin 42 urte darama San Miguel kaleko dendan. Lehenago Bilbon eta Bartzelonan ikasi zuen ofizioa. “ Aitak harrobia zeukan eta ni bertan jarraitzea gura eben. Baina azkenean nire aukera errespetatu eben eta lagundu ere bai. Bilbon 9 urtez aprendiz edo ikastun moduan egon ondoren, gero Bartzelonara joan nintzen gehiago ikasteko. Jostuna egin nintzen eta nire herrian denda zabaldu neban”.
Zornotzatik eta inguruetako herri askotatik ere etorri zaizkio bezeroak.” Gauzak ondo egitea gustatu zait beti, zerbait berriro egin behar bazen egiten zen, azkenean bezeroa pozik geratu behar zen. Hori zen nire erronka”.
Urte hauetan erabat aldatu dira janzteko ohiturak. “Lehen janzki asko egiten ziren, a medida esaten zana. Gau osoa ematen neban josten, hurrengo egunean denda zabaltzeko eta bezeroak atenditzeko. Trajeak,berokiak, denetarik egiten neban. Abadientzako ere josi dot. Orain asko aldatu dira modak eta gaur egun trajeak eginda erosten dira eta gero konponketa batzuk eginda ondo geratzen dira, baina norberen neurrira egindako janzkia beste gauza bat da”.
Gaur egun alkondara, prakak, kertseak, etabar, saltzen ditu. Hurrengo bi hilabeteetan denda uzten saiatuko da eta horretarako merkealdiak egingo ditu. Aprobetxatu beraz zuen erosketak egiteko eta bide batez Agustin agurtzeko.

Artículo anteriorEn recuerdo de las víctimas de mayo 1937
Artículo siguienteUrko Izagirre repite victoria en el Campeonato comarcal de bolos