Agate Deuna Armendola Kultur Elkartea

Armendola Kultur Alkarteak aurreko urteetan bezala, aurton be, herriko abesbatzak eta herritar guztiak deitu gura dauz Agate Deun egunaren bezperan, otsailaren 4an, martitzena, Herriko Plazan egingo dogun alkarretaratzera. 20:30ean batuko gara Konbenio plazan. Bertan, abesbatza bakotxak bere koplak abestuko dauz eta gero danok alkarregaz amaituko dogu.

Armendola Kultur Alkarteak herritar eta abeslari guztiak animau gura ditu baserritarrez jantzita etorri daitezan. Abestu ondoren, otamen txiki bat izango dogu Herriko Plazan bertan.
Besterik barik, herritar guztiak animau gura doguz otsailaren 4an gugaz abestera etorri daitezala.

Artículo anteriorMÁS DE 360 ESCOLARES Y PERSONAS MAYORES DE AMOREBIETA REALIZAN UN MOSAICO CONJUNTO CON LA PALABRA “BAKEA”
Artículo siguienteComienzan las obras de la zona de juegos de agua de Kirolgane