Agate Amilibia zornotzarra Eleizetan programaren XVII. edizioan izango da

Eleizetan programaren XVI. edizioak Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizak ganbera-musikaz beteko ditu.
• Agate Amilibia txelo-jotzaileak Musikeneko Dana laukoterekin eta Kandinsky seikotearekin parte hartuko du maiatzaren 15ean Bernagoitiko San Migel elizan.
• Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Amorebieta-Etxano, 2016ko maiatzaren 09a. Hilabete honetan Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan ganbera-musikaren arloan Euskadin egiten den programarik originaletariko bat entzun ahal izango da, Eleizetan programaren XVII. edizio honetan. Hain zuzen ere berezia da kontzertuak Zornotzako ermita eta baselizetan egingo baitira.
Edizio honetan zornotzarrek ondoko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute:
– ALOS QUARTET Larunbata, maiatzak 14, 20:00etan Dudeako San Miguel ermitan. Txelo, biola eta bi biolinek osatutako laukote honek aurkeztu berri duen bere laugarren diskoa aurkeztuko du, “Garden”. Soka laukotearen heziera klasikoa abiapuntu izanik, gaur egungo musikaren barruan hainbat alor biltzen dituen errepertorioa aurkeztuko dute. Alos Quartet 1999an sortu zen, eta harrezkero goi mailako muskariekin aritu dira kolaboratzaile, hala zuzenean nola grabatutako lanetan: Dulce Pontes, Kepa Junkera, Oskorri, Ken Zazpi, Carlos Nuñez,…. Era anitzekoak eta asko izan dira, era berean, partaide izan dituzten eszenatoki eta festibalak. Arte ibilbide luzeko musikariek osatzen dute laukotea, eta ospe handiko orkestren –Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, JONDE, etab.- kide izateaz gain, euskal musikan denok ezagutzen ditugun talde eta musikariekin ere aritu dira: Oskorri, Benito Lertxundi.
– MUSIKENEko DANA hari laukotea eta KANDINSKY seikotea Igandea, maiatzak 15, Bernagoitiako San Migel elizan 12:15ean. Joan den urteko egitaraua osatzeko Musikenerekin (Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia) elkarlanean aritu ondoren, nazio eta nazioarteko mailan izen handia duen erakunde honetatik talde bi (seikotea eta laukotea) etorriko zaizkigu aurtengoan. Agate Amilibia txelo zornotzarrak parte hartzen du elkarte horietan.
– ARGIXE HIRUKOTEA Maiatzak 22, Boroako San Pedro ermitan 12:15ean. Pianoak, txeloak eta klarineteak osatuta dagoen ganbera musika taldea da Argixe. Josu González zornotzarra kide da talde horretan, klarinetea joaz (ohikoa izaten da bere presentzia rock talde famatuetan: Doctor Deseo, Aton Rumba eta Boto Boogies). Erromantizismoko errepertorioan honelako hirukoteentzako lan gorena den Brahmsen Trioa La minorrean Op. 114 aurkeztuko dute eta bigarren zatian, berriz, Astor Piazzolaren tangoak, jazzarekin mugakide diren erritmo eta harmonia elementuez hornituak.
– ABLAYE CISSOKO & VOLKER GOETZE Larunbata, maiatzak 28, San Antonio Elgezabal ermitan 20:00etan. Ablaye Cissoko griot senegaldarraren eta Volker Goetze jazz musikari alemaniarraren bilketa ederra. Hitzen maisuak, arbasoen oroitzapen bizia diren griotei egindako omenaldia da beraien azken diskoa, Djaliya. Ablaye Cissokoren korak eta Volker Goetxeren tronpetak bidaia izpiritualean eramango gaituzte, Free Jazza eta mandingen musika nahastu egin baitira musika ordu liluragarria sortzeko. Ablaye Cissokoren tertziopelozko ahotsak azken ukitua ematen dio Jazz Afro-Europar honi, barnekoa eta futurista bilakaraziz.
– BRUSSELS VIRTUOSI Igandea, maiatzak 29, Etxanoko Andra Mari elizan 12:15ean. 1981ean sortu zen muskari gazte eta dinamikoek osatutako nazioarteko talde hau, Marc Grauwels flauta-jotzaile belgiarraren ekimenez. Harrezkero igaro diren urteetan munduan zehar ibili dira, bakarlari famatuenekin batera, eta nazioarte mailako hainbat festibaletan hartu dute parte. Ohiko bihurtu da beraientzat biran ibiltzea Espainian, Alemanian, Frantzian, Austrian, Grezian, Italian, Japonian, Korean, Estatu Batuetan, Her-Beheretan, Luxenburgon, Kanadan, Mexikon, Venezuelan eta abarretan. Biharamunean Bartzelonako Palaun eskaintzea aurreikusita duen kontzertua aprobetxatuta, 2012an ere bereganatu zuen eszenatokira itzuliko da Marc Grauwels flauta jotzailea zuzendari duen ganbera talde hau, energia eta interpretazioaren kalitatea ezaugarri dituena.

Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da Gudari kaleko autobus geralekutik (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Artículo anteriorCarlos Pujana (IZAR) e Iñigo Urkullu clausuran la asamblea anual de ASLE
Artículo siguienteZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIA IZAN ZEN ATZO ZORNOTZAN