Abian da Larrea Kiroldegian aurrez online hitzorduak eskatzeko aplikazioa

– Gaurtik aurrera eskuragarri egongo da igerileku handia eta fitness gimnasioa erabiltzeko aurretiazko hitzorduak eskatzeko aplikazioa.

– Aplikaziora www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus webguneen bidez sartu ahal izango da.

– Erabiltzaileek, lehenik eta behin, aplikazioan alta eskatu beharko dute webgunean bertan dagoen eskabide-inprimakiaren bidez.

Udaleko Kirol Zerbitzuak jakinarazi duenez gaurtik aurrera eskuragarri egongo da kirol-instalazioak erabiltzeko aurretiazko hitzorduak online eskatzeko aplikazioa. Bertan, kiroldegiko abonatuek igerileku handirako eta fitness gimnasiorako hitzordua eskatu ahal izango dute.

Aplikaziora www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus (kiroldegien atala) webguneen bidez sartu ahal izango da eta aplikazioa ordenagailuz nahiz Interneterako konexioa duen telefono mugikorrez egongo da eskuragarri.

Erabiltzaileek, lehenik eta behin, aplikazioan alta eskatu beharko dute webgunean bertan dagoen eskabide-inprimakiaren bidez. Eskabidea egin ondoren, erabiltzailearen identifikazioa eta pasahitza bidaliko zaizkie posta elektronikoz. Erabiltzaile gisa alta lortu ondoren, erreserbak online egiten hasi ahal izango dira. Erreserbak gehienez ere bi egun lehenago egin ahal izango dira.

Aplikazio hau orain arte erabilitako bitartekoen osagarri gisa aurkezten da: aurrez aurreko erreserba kiroldegian bertan edo 946732714 telefonora deituta. Zerbitzu horiek eskuragarri egoten jarraituko dute.

Web zerbitzu honen bidez, udalak kirol-instalazioen erabilera errazteko baliabide berriak gaitzea du helburu, gaur egun hitzorduak eta derrigorrezko erreserbak teknologia berrien bidez arindu ahal izateko.

Artículo anteriorLos trabajos de acondicionamiento y mejora del frontón de Euba comenzarán mañana
Artículo siguiente“Bizkargi guarda aún restos de muchos gudaris”