Icono del sitio www.amorebieta.com

60ko Izarrak Talent Show Txapelketa

TXAPELKETA EGUNA ETA ORDUA:
Txapelketa 2016ko uztailaren 27an izango da Zelaieta parkean, 19:30etan.

PARTAIDEAK:
Lehiakideak 11 urtetik gorakoak izango dira (biak barne).
Banan-banan edo taldeka hartu ahalko da parte. Taldeak 20 lagunekoak izango dira gehienez ere.
Gehien jota, emanaldi baten hartu ahalko du parte lehiakide bakoitzak.

KATEGORIAK
11-16 urte
16tik gora. Eta hemen aukeratu behar da Challengea bai edo ez.

EMANALDIAK:
Emanaldien iraupena, gutxienez 2 minutukoa eta gehienez, 10 minutukoa izango da.
Emanaldiak ezingo dira iraingarriak edota errespetugabeak izan.

SARIAK:
Honakoak dira txapelketaren sariak:

11-16 urte
– Lehenengo saria: 200 € (dendariak elkarteko baleetan)
– Bigarren saria: 140 € (dendariak elkarteko baleetan)
– Hirugarren saria: 100 € (dendariak elkarteko baleetan)

16 urtetik gorakoak
-Lehenengo saria: 700€ (garbia)
-Bigarren saria: 500€ (garbia)

Epaimahaiaren erabakiaren arabera banatuko dira sariak.

IZEN-EMATEA:
Parte hartzeko interesa duten guztiek, honela eman dezakete izena:
Gazte Informazio Bulegoan eta Gazte Txokoan uztailaren 26ra arte.

Izena emateak berekin dakar arauen onarpena eta epaimahaiaren erabakia atzera bota ezina dela onartzea.

Salir de la versión móvil