40 ZORNOTZAR INGURUK PARTE HARTUKO DUTE AURTEN HIRU HANDIAK LASTERKETAN

40 ZORNOTZAR INGURUK PARTE HARTUKO DUTE AURTEN
HIRU HANDIAK 100 KILOMETRO
HIRU HAUNDIAK proba duela urte batzuk sortu zen. Ez dakite ondo nori egokitu ideia ezta izena ere. Baina seguruenik, mendizale amorratu baten eskutik dator, erronka ulertezinak, gogorrak, sufrimenduz betetakoak baina baita pozgarriak ere maite zituen batetik.
Horrexegatik, 1987. Urtean MANUEL IRADIER ELKARTE TXANGOZALEAk modu irekian antolatzea pentsatu zuen. Arrakasta ikaragarria izan zuen, mendizale asko animatu ziren eta ahotik ahora igaroz joan zen oihartzuna. Bakoitzean jende gehiagok ezagutuz.
Gainera, lehenengoz aldiz jarri zituzten denbora maximo eta minimoak derrigorrezko kontroletan. Hau sekulako berritasuna izan zen. Probaren zailtasuna areagotzen baitzuen.
Aurten, 2014ean, ekainaren 14ean ospatuko den 100 km-ko proba hau, aski ezaguna da gaur egun, Euskal Herri eta inguruetan. Izan ere, euskaldunontzat ikur diren hiru gailurrak igaro beharko ditugu Ultra-Traila bukatu ahal izateko.
2014. urteko “Hiru Handiak proba” zoramena hutsa izaten ari da. Alegia, urtarrilaren 2ko goizeko 11:00etan izena emateko epea zabaldu zen eta ordu betera 1.300 dortsalak saldu zituzten. Ikaragarria baina hala da! Zornotzatik 40 inguru joango dira, korrikalari gehien bidaltzen duen herria da seguruenik.
Ibilbidea Ondategi, Gorbeia, Ubidea, Otxandio, Urkiola, Anboto, Landa, Sierra Elguea, Urbia, Aizkorri eta Araia ditugu. Beraz, aurtengo ekainaren 14ean denok hitzordu bat daukagu mendiarekin, adiskideak eta familiakoak laguntzen edota proba burutzen.
Hiru Handiak 2014 iraupen luzeko zeharkaldia, helburu eta aburu.

Artículo anteriorURTEBETE AGROEKOLOGIAREN ALDE
Artículo siguienteKarta sozialaren eztabaida