Zornotzan

Herria

“San Juan de la Porta Letaña…” & “San Juan Ante Porta Latina”

“San Juan de la Porta Letaña…” Gure inguruan halango berbakaz hasten da sanjuanetan kantetan dogun abestia. Hasiera hori betidanik izan jat arraroa, bitxia. Baina halantxe publizitau izan dogu sanjuanetako programetan Zornotzan. Halako batean, otu jatan wikipedian begiratzea, eta hara, sorpresa! argi eta garbi ikusi geinke aldaketa batzuk dagozala hitzetan eta jatorrizko forma “San Juan Ante Porta(m) Latina(m)” dala. Izan be, Euskal Herrian badira izen hori daukien eleiza batzuk, gitxi batzuk, esango neuke.

Itxura guztien arabera, kantuaren letrak San Juan Ebangelariari egiten deutso erreferentzia. Tradizinoak dinoanez, k.o. 94. urtean, Domiciano enperadorean agindupean, Juan apostulua preso hartu eben kristau fedeari uko egin egion eta, konbentzitzeko asmoz, zigortu eben galdara batean orio irakitan sartuta, baina, onik, lehen baino gazteago urten eban proba horretatik. Zigor hori Erroman III. mendean eraikiko zan Porta Latina ondoan izan zan.

Harrezkero, 780. urteko maiatzaren 6an, Adriano aita santuaren denporetan, leku horretan San Juan Ebangelariaren izenean eraikitako eleiza ondoan, jai handia izan zan bere matirioaren oroimenez; horixe izan ei zan apostolu horrek izan eban lehenengo jaia. Gaur egun, ostera, abenduaren 27an da San Juan Ebangelariari dedikatzen jakon eguna.

San Juan Ebangelaria izan zan Kristoren Berpizkundearen aparteko lekukoa eta barriemolea, bai eta Salbatzaileak egindako mirariena be.

Errakuntza

Kuriosoa da, ostera, lehen aitatu dodan gure Euskal Tradizinoko kantua San Juan Ebangelariari buruzkoa izan arren, San Juan Bateatzailearen egunaren bezperan, hain zuzen be, sanjuanetan, kantatzen dogula. Izan be, pertsona bi, guztiz diferenteak dira. Baten batek oker horren azalpenik baleki, eskertuko neuskio.

Zorionez, santuak santu, udako solstizioaren gauaren ospakizuna eta bere magiaren indarra eleiza kontuen gainetik dagoz. Gora sanjuanak!

Segurtasunez zelan idatzi ez genkian eta, hauxe da Zornotzan erabili izan dogun sanjuanetako kantuaren letra:

SAN  JUAN DELA PORTALETAÑA

San Juan dela Portaletaña

zapatu arratsaldean

hamalau atso tronpeta joten

 motroilo baten gainean        (bis)  

               

Urra urra urra San Juanetan

dantza egin daigun ifar haizetan   (bis)           

U ju ju San Juanera goaz gu

U ju ju San Juanetik gatoz gu

Deinona, sorginetxo ta zorri

guztiak dira erretan

soloetako landara onak

garbiratu daitezan        (bis)            

Urra urra …

Proposamena kantuko letraz:

Eusko Ikaskuntzak “Euskal Kantutegiaz” duen weborrira joten badogu, ondokoak agertzen jakuz:

  • Bertan “San Juan dela Portaletaña” dago kantuko letran idatzita, baina horren atzean “San Juan Ante Porta Latina” dagoala argi dago. Hala ere, nik neuk ipiniko neuke kasu honetan letra apur bat zuzenduta: “San Juan de la Porta Letaña”.
  • Hirugarren estrofan, “deinona”ren lekuan “deune jone” ipinten dau. Nik-neuk ez neuke aldatuko kasu bietan esanahia garbi ez dagoalako eta, gainera, silaba bat gehiago izanda, nire ustez, kantuaren neurrirako desegoki geratzen dalako.
  • Hirugarren estrofan, modu berean, “garbiratu”ren lekuan “garbi garatu” agertzen da Euskal Kantutegian. Nik-neuk, “garbi garatu” idatziko neuke, “garbiratu” forma oso naturala emoten ez deustalako.

Konjuroari dagokionez:

San Juan Bautista Ofrendokoan, Etxanoko Arrinda auzoko Leonor Urkidik erakutsitako konjuroa erabiltzen da:

“San Juan, San Juan biharamunez

Gure soloan lapurrik ez, zaporik bez.

Badago, bego, erre beitez.

San Juan!

Zornotzan, 2021eko bagilaren 23a

Juanlu Artabe

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que