Inauteriak otsailaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dira, aurrez aurre zein online garatutako hainbat ekitaldirekin

Otsailaren 12an, ostiralean, inauterietako maskarak egiteko tailerrek emango die hasiera inauteriei Zelaietako ludotekan 17: 00etatik 19: 00etara (6-10 urte).
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen itzulera eta GO!AZEN 7.0 taldearen zuzeneko musika izango dira ekitaldi nagusiak, besteak beste, photocall originala eta online mozorro lehiaketa ere nabarmentzen diren programazio batean.

Amorebieta-Etxanok inauteri ezberdin bat biziko du. Ez da horregatik makalagoa izango. Udalak bizi dugun egoera zailera egokitutako programazioa prestatu du, ziur aski inori huts egingo ez diona. Horrela, inauterietako sugarra bizirik mantentzeko. antolakuntzak otsailaren 12tik 16ra bitartean egingo den programazioa berrasmatu du aurrez aurrez zein online garatutako hainbat ekitaldirekin.

Otsailaren 12an, ostiralean, inauterietako maskarak egiteko tailerrek emango die hasiera inauteriei Zelaietako ludotekan 17: 00etatik 19: 00etara (6-10 urte). Aukera paregabea inauterietako maskara moduan talentu sortzailea askatzeko. Izena Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da otsailaren 1etik 4ra bitartean eta plazen zozketa otsailaren 5ean egingo da.

Otsailaren 12an, ostiralean, Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zornotza Aretoan saio bikoitzean, 17:15 eta 19:15. Sarrerak Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era egongo dira eskuragarri. Hala ere, ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Gehienez pertsona bakoitzeko 4 sarrera hartu ahal izango dira. Eta ostiraleko jardunaldia ixteko, 19: 00etatik aurrera Zelaietako kontzertu aretoan zuzeneko musika Supercremalleras taldearen eskutik.

Larunbatean, otsailak 13, GO!AZEN 7.0. Zornotza Aretora itzuliko dira beren gazte musika ikuskizunarekin saio bikoitzean, bata 12:30etan eta bestea 17:00etan. Aurten, antzokietan inoiz egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz: kontzertu bat! Denboraldi honetako sei aktore oholtza gainean arituko dira kantuan, dantzan eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Kasu honetan ere, sarrerak urtarrilaren 18tik 21era bitartean egongo dira salgai Zelaieta Zentroan Ametx Txartelarekin izena emanez eta ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera izango ditu.

Otsailaren 13an eta 16an, inauterietako larunbatean eta asteartean, hurrenez hurren, inauteri-jaiaren osagarri gisa, photocall pertsonalizatu original bat egitea proposatzen dizuegu argazki dibertigarriak atera ahal izateko. Inauterietako Photocall hau 16: 00etatik 20: 00etara egongo da eskuragarri Zelaietako ludotekan (3-10 urte). Izena Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da otsailaren 1etik 4ra bitartean eta plazen zozketa otsailaren 5ean egingo da. Larunbat eta asteartean ere, Jokogunearen edizio berezia izango da Zelaietako kontzertu aretoan 19: 00etatik 20: 00etara (10 urtetik gora).

Online egingo diren jarduerei dagokienez, bereziki nabarmentzen da inauterietako mozorro lehiaketa. Parte hartu nahi duten erabiltzaileek erabilitako mozorroaren argazki bat bidali beharko dute kultura@amorebieta.eus helbidera, otsailaren 12tik 15era. Argazki guztiak Facebook@ametxzornotza orrian argitaratuko dira. Otsailaren 16an bi irabazle aukeratuko dira eta sariak 100 euroko bi bonu izango dira Dendariak dendetan erabiltzeko.

Ostiralean, otsailaren 12an, Perubelerek ongietorria egingo dio inauteriei «20PERUBELINE21» bideoarekin, udazkeneko txistulariekin batera eta larunbatean, otsailaren 13an, dantza izango da protagonista Udabarri Dantza Taldearekin. Online ekitaldi guztiak 11:00etatik aurrera egingo diraAmorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web-orrialdeetan.

Artículo anteriorAmorebieta suma 27 positivos en total; entre población y residencias
Artículo siguienteAmorebieta ostenta ya el triste récord de la tasa más alta de Euskadi