2019ko jaietako kartel lehiaketak

Ametx erakundeak bere web orrian argitaratzen duenez, aurten lehiaketa bi izango dira, bat umeentzat eta bestea nagusientzat. Kartelak ekainaren 10era arte aurkeztu ahal dira. Nagusien kartel lehiaketan herri bozketa egongo da Zelaieta zentroan.

AMOREBIETA-ETXANOKO 2019KO JAIAK SUSTATZEKO IRUDIRAKO (kartela, egitarauaren azala…) LEHIAKETAREN OINARRIAK

Partaide bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.
Partaideak 16 urtetik gorakoak izango dira.
Teknika eta formatua aukerakoak izango dira.
Honako testu hau agertuko da nahitaez proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko jaiak 2019, Karmenak eta Santanatxu. Uztailak 15-27”.

Nahi den eran ezarri ahalko da testua, eta nahi den diseinua erabili.

Euskarri digitalean aurkeztu beharko da ezinbestean proiektua (jpg, pdf edo psd).
Proiektuak nora aurkeztu:

ZELAIETA ZENTROAN: Amorebieta-Etxanoko jaiak sustatzeko irudirako lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiatzailearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 10ean amaituko da, 14.00etan.
Lanek ezingo dute toki ikusgarrian eraman egilea identifikatzeko bide emango duen izena edo bestelako daturik.
Pertsonaiaren bat irudikatuz gero, ezinbestean eduki beharko ditu egileak horretarako eskubideak.
Aurkezten den proiektua ezingo da beste ezein lehiaketatan saritua edo merkataritza xedeetarako erabilia izan.
Honela aukeratuko da proiektu irabazlea:
Epaimahaiaren aukeraketa (Gutxienez 3 eta gehienez 6 kartel aukeratuko ditu jai batzordeak izendatutako hiru kideen epaimahaiak. Kideak, artista, diseinatzaile, argazkilariak edo arte, kultura eta komunikazio arloko pertsonak izango dira.
Bozketa publikoa: Ekainaren 17tik 21era (21:00etan) Zelaieta zentroko harreran jarriko den boto-ontzian, bozkatzeko Ametx txartela erabiliko da identifikadore bezala. 12 urtetik gora eman ahal izango da botoa, eta boto bakarra pertsona bakoitzeko.
Ekainaren 25ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren udal eta Ametxeko webguneetan.
Ametxek konpromisoa hartzen du irabazle suertatzen den proiektua jaietako kartelean eta egitarauaren azalean erabiltzeko.
Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudiak edota testuak behar bezalakoak izango dira, generoen arteko berdintasunari dagokionez.
Lehiaketan sari bakarra izango da:
1. Saria: Jaietako kartela izatea eta 800 euro garbi.

Bozketa publikoaren fasera pasatzen diren kartelak 200 euro garbi jasoko dituzte.

Publikoaren erabakia apelaezina izango da.
Lehiaketaren irabazleak edo behar bezala baimendutako honen ordezkariak, emandako saria jasotzeko eskubidea izango du. Irabazlea talde bat bada, taldearen ordezkariak jasoko du.
Proiektu irabazlea Ametx Erakunde Autonomoari eta Amorebieta-Etxanoko udalari emango zaio, eta beretzat gordetzen dute erabiltzeko eskubide guztiak.
Ametx erakunde autonomoak eta Amorebieta-Etxanoko udalak, erreprodukziorako eskubideak beraientzat gordetzen dituzte egokitzat jotzen dituzten formatu zein euskarrietan argitalatzeko, baita saritutako lana aldatzeko ere, materialaren ezaugarriak edo euskarriak bere osotasunean argitaratzeko aukera ematen ez dutenean, eta lanaren zati eta elementu ezberdinak bakoitza bere aldetik erabiltzea ere.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrion erabateko onarpena.
Informazio gehiago, Zelaietako Zentroko harreran:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,8:30-21:00.

Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-maila: zelaieta@ametx.eus

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

AMOREBIETA-ETXANOKO 2019KO JAIAK. UMEENTZAKO KARTEL LEHIAKETA

Partaide bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.
Partaideak 16 urtetik beherakoak izango dira.
Teknika eta formatua aukerakoak izango dira.
Honako testu hau agertuko da nahitaez proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko jaiak 2019, Karmenak eta Santanatxu. Uztailak 15-27”.

Nahi den eran ezarri ahalko da testua, eta nahi den diseinua erabili.

A4ean aurkeztuko dira proiektuak edozein euskarri motan
Proiektuak nora aurkeztu:

ZELAIETA ZENTROKO GAZTETXOKOAN: Amorebieta-Etxanoko jaiak. Umeentzako kartel lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiatzailearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira: Partaidearen izena, bi abizen, Arduradunaren izen abizenak eta helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 10ean amaituko da, 20.00etan.
Lanek ezingo dute toki ikusgarrian eraman egilea identifikatzeko bide emango duen izena edo bestelako daturik.
Pertsonaiaren bat irudikatuz gero, ezinbestean eduki beharko ditu egileak horretarako eskubideak.
Aurkezten den proiektua ezingo da beste ezein lehiaketatan saritua edo merkataritza xedeetarako erabilia izan.
Honela aukeratuko da proiektu irabazlea:

Epaimahaiaren aukeraketa. Jai batzordeak izendatutako hiru kideen epaimahaia izango da. Kideak, artista, diseinatzaile, argazkilariak edo arte, kultura eta komunikazio arloko pertsonak izango dira.

Ekainaren 25ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren udal eta Ametxeko webguneetan.
Ametxek konpromisoa hartzen du irabazle suertatzen den proiektua Jaietan zehar Gaztetxokoan eta Ludotekan jartzeko eta Jaietako egitarauan agertzeko.
Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudiak edota testuak behar bezalakoak izango dira, generoen arteko berdintasunari dagokionez.
Lehiaketan hiru sari izango dira:
1. Saria: 200 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
2. Saria: 100 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
3. Saria: 100 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Lehiaketaren irabazleak edo behar bezala baimendutako honen ordezkariak, emandako saria jasotzeko eskubidea izango du.
Proiektu irabazlea Ametx Erakunde Autonomoari eta Amorebieta-Etxanoko udalari emango zaio, eta beretzat gordetzen dute erabiltzeko eskubide guztiak.
Ametx erakunde autonomoak eta Amorebieta-Etxanoko udalak, erreprodukziorako eskubideak beraientzat gordetzen dituzte egokitzat jotzen dituzten formatu zein euskarrietan argitalatzeko, baita saritutako lana aldatzeko ere, materialaren ezaugarriak edo euskarriak bere osotasunean argitaratzeko aukera ematen ez dutenean, eta lanaren zati eta elementu ezberdinak bakoitza bere aldetik erabiltzea ere.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrion erabateko onarpena.
Informazio gehiago, Zelaietako Zentroko Gaztetxokoan:

Ordutegia: Astelehenetik igandera, 17:00-20:00.

Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-maila: gazteinfo@ametx.eus

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Artículo anteriorIZAR PRESENTA SU MEMORIA DE SOSTENIBILIDAD 2017-2018
Artículo siguienteAmorebieta-Etxano organiza una salida ciclista por la salud de las mujeres