1937.ko maiatzaren 18, Amorebieta frankisten menpe

Egun horretan, 1937ko maiatzaren 18an Amorebieta eta Etxano matxinatuen eskuetan erori ziren. Bonbardaketaren ondoren, frankistak gure herrian sartu ziren. Egun osoan gertatutakoa gogoratuko dugu: 12:00etan sirena zarata entzun da eta gerra zibileko kamioi bat herrian sartu da hiru errekete gainean izan dituela, tropa frankisten sarreraren itxurak eginez. Jarraian, pebeteroa piztu da.

 Arratsaldean beste bi ekitaldi garrantzitsu izango dira: batetik, aurkitutako dokumentazio guztia biltzen duen liburua aurkeztuko da: `Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Aurkezpenean Jabier Bruces izango da, liburuaren koordinatzaile eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. Bertan bildutakoei aurkitutako dokumentazioaren inguruko azalpenak emango dizkie, eta dokumentazio horrek Amorebieta-Etxanoko memoria historikoa osatzeko duen garrantzia ere azpimarratuko du. Bideo baten bidez, Aitor Pescador, liburuaren egilearen kontakizuna ere ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segidan, aurkezpenari erreleboa hartuko dio erakusketaren inaugurazioak; Iban Gorritirekin bisita gidatua izango da.

Artículo anteriorAmorebieta/Etxano bajo las bombas
Artículo siguienteCifras espeluznantes de la Guerra Civil en Zornotza