13/13 sumarioan auzipetuta dagoen Saioa Agirre zornotzarrari babesa emateko plataforma sortu dute Zornotzan


Sarekada poliziala egin zenetik 11 urte beteko diren honetan, datorren uztailaren 12an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa 13/13 auziaren harira. Fiskaltzak 77 urteko espetxe zigorra eskatu dudenentzat. Tartean Saioa Agirre Arauko zornotzarra epaituko dute. Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatzen du harentzat. Saioa 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sopelako eskolan, hiru urteko haurrekin lanean ari zela. “Bost eguneko inkomunikazio aldian torturatua izan zen eta emakume izateagatik sexu-erasoak eta umiliazioak pairatu zituen”, igorritako prentsa oharrean azaltzen denez.

“Euskal preso politikoen afera konponbiderantz norabidetzeko harreman zuzena eta bete-beteko lana behar zirela gauza jakina zen. Epaituak izango direnak modu aktiboan zenbiltzan Euskal Preso Politikoen Kolektiboa agertoki berrira egokitzen laguntzen eta eragile aktiboa izan zedin”.

Baina hamaika urte geroago, zoritxarrez, gatazkaren ondorio ugarik konponbiderik gabe jarraitzen dute, denboran luzatzen eta lokazten, sufrimendua eta samina eragiten. 

Honegatik guztiagatik, gaur iragarri nahi izan dute 13/13 EPAIKETARI EZ! plataforma eratu dutela Zornotzan, Saioari babesa emateko eta epaiketa hori denboraz eta lekuz kanpo dagoela salatzeko. Plataforma sortuta, datozen asteetan elkarrizketak abiatuko dituzte Zornotzako alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozial ezberdinekin, epaiketa bidegabe honen aurrean erantzun zabala, anitza eta bateratua lortze aldera.

Artículo anterior“Aupa gazteak” abestia ikasteko bideoa
Artículo siguienteLos azules no estarán solos