Zornotzarrak garaile Euskadiko Bolo Txapelketan

Zornotzako Gure Kirolak bolatokian jokatu den Euskadiko Bolo Txapelketan Iker Zearreta eta Josune Sarrionaindia izan dira garaileak.
Euskadiko Txapelketa Bizkaiterretatik edonork irabazi al zuen. Denak ginen faboritoak. Batek bakarrik irabazi behar zuen eta ni suertatu nintzen. Gogoan ditut Igonen aupadak, Beñaten laugarren txakina, Txakalinen “lotsagabekoa”, Jose Miguel eta Asierrekin entranamientoak, Iñigoren “ez da nahikoa”, Josune Txapelduna, Pertzinen 6 gora, Urtainen sinka, Kukuren bostekoa, Julenen 90 puntuak bigarren tandan, Urkok eta Josuk jotako txakin guztiak, Iñakiren “irabazleak 170 joko ditu”, Ibonek oraindik irabazi dezake, Ismaelekin Bartzelonan egindako komentarioak, Naroaren eguneko tiradagaitik zuen amorrua, Lazkano Gipuzkuarraren “estas blanco chaval”, Arabarren beraien bolatokietan jokatzeko gonbidapena eta Kaikuren “zu zara nire faboritoa”.

Oroitzapenak ederrak dira eta nire baitan izango ditut betirako.

Iker Zearreta

Artículo anteriorLA FAMILIA DE JON IDIGORAS PIDE AL AYUNTAMIENTO UN RECONOCIMIENTO EN EL 10º ANIVERSARIO DE SU FALLECIMIENTO
Artículo siguienteOLABEGOGEASKOETXEA GANA EL RALLY SPRINT AMOREBIETA