Zornotzako Udalak eskerrak eman nahi ditu «Zornotzan JAN ALAI”ren bosgarren edizioan izandako parte-hartzeagatik

– Lehiaketak iraun zuen bost egunetan 60.000 pintxo inguru saldu zituzten parte hartzen zuten 44 taberna eta jatetxeek

Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko ostalariei eta herritarrei parte hartzeagatik. Aurreko urteetan egin izan duten bezala, lehiaketan gogotsu aritu dira eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria. Jan Alaiko V. edizioan parte hartu duten Zornotzako 44 taberna eta jatetxeek 60.000 pintxo inguru saldu dituzte lehiaketak iraun duen bost egunetan.
Urtza tabernan “Next!” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren bosgarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Herri-pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten herritarren bozketa bidez izendatua, Propi erretegiko «Propi fua-kua» izenekoa izan da. Eta, azkenik, Propi erretegiko Mikel zerbitzariaren lana ere nabarmendu da.

Artículo anteriorLos usuarios de los servicios deportivos podrán utilizar Internet para su preinscripción
Artículo siguienteMemoria de Pez estrena videoclip «TODO TUYO»