Zornotzako gazteek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna nola bereganatzen duten erakusteko azterlana

Amorebieta-Etxanoko gazteek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna nola baloratzen duten, gaiaren inguruan zenbaterainoko ezagutza duten eta zelan bereganatzen duten aztertuko duen lanari ekingo dio egunotan Udaleko berdintasun arloak.
15 eta 29 urte bitarteko gazteek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari lotuta dauden baloreei antzemateko modura hurbiltzea da azterlanaren helburua. Datuak jaso eta analizatu ondoren, ondorioen aurkezpenak emango dio amaiera prozesu honi azaro aldean.
Batetik, Amorebieta-Etxanon bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko neska-mutilen iritziak bilduko dira galdetegi baten bidez. Dagoeneko sortuta dauden eta udalerriko gazteek erabiltzen dituzten espazioetan eta azpiegituretan beteko da galdetegia. Udalaren webgunean ere eskuragarri izango da.
Bestetik, elkarrizketa sakonak burutuko dira udalerrian eta udalean gazteriarekiko lotura duten gizarte eragileekin (hezkuntza, kirol, aisialdi eta kultura alorrekoak besteak beste).
Teknologia berriak erabiliz, on line kontsulta ere sortuko da proiektua gauzatu bitartean, hiritar guztiei zuzenduta, gaiarekin lotuta dauden galderei erantzun diezaieten eta erantzunok kalean biltzen diren iritzien osagarri izan daitezen.

Artículo anteriorArrancan las obras de urbanización de Ogenbarrena
Artículo siguienteEL SÁBADO SE INAUGURA «ZALDIGORRI» LA PRIMERA RUTA ECUESTRE DE EUSKADI