«ZORNOTZAKO AHOTSAK» BIDEOA

“Zornotzako Ahotsak” proiektuaren barruan egin diren azken grabaketen aurkezpena izango da gaur arratsaldean Zelaieta zentroan.
Gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso, eta herritarren artean zabaldurik, ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea xede duen Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren atala da ekimen hau. Fase honetan herriko 34 edadeko pertsonari egin zaizkie elkarrizketak, eta bideoan grabatu, euren antzinako pasadizoak, ohiturak eta bizipenak bildurik.

Lan honetan hau guztia dago: http://www.ahotsak.com/amorebieta-etxano/
Hizlariak: 135; Zintak: 173; Pasarteak: 712;
Transkribatutakoak: 84; Audioak: 6; Bideoak: 284
Hemen duzue bideo laburpen bat.

Artículo anteriorMás de 12.000 personas han disfrutado de las más de 90 actividades de Mangamore
Artículo siguienteIntenso fin de semana en el Mes del Voluntariado de Alcoa