Zornotzak badu bere derbia

Amaia Larruzea
Azken urteotan, Zorrontzako eta Amorebieta B-ren arteko norgehiagokek herritarren ikusmina bereganatu dute, eta aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Zaila da baten edo bestearen alde egitea: Amorebietak ibilbide luzea eta esperientzia ditu bidelagun, baina Zorrontzakok, ordea, freskotasuna eta ilusioa ditu alde. Norberak egin dezala bere hautua.
Murgil gaitezen, bada, neurketaren bihotzean: hasi bezain pronto, etxekoek baloiaren kontrola bere egin zuten arren, urdinek egin zuten lehena, kolpe ederra emanez. Emilioren mutilek ez zuten amore eman, eta gol-zaparradari jarraipena eman zioten berdinketa ezarriz. Ondoren, Susaetaren golarekin Amorebietak aurrea hartzea lortu zuen berriz ere. Hala ere, Zorrontzakok markagailua irauli eta berdinketa erdietsi ondoren, 3-2 –koa sinatu zuen sailkapen orokorreko hirugarren postua eskuratuz –talde baten emaitzaren zain-, eta igoera postuetara dezente hurbilduz. Urdinak, euren aldetik, jaitsiera postuetatik 4 puntura kokatzen dira. Baina zailtasunak ez dira arerio gure herriko bi talderik esanguratsuenentzat. Onena heltzear da.
Azpimarratzekoa da ere, eguraldi kaxkarra protagonista izan arren, zaleek egiten duten ahalegina eta jokalariei helarazten dieten errespetu eta indarra.
9.2 (Copiar)

Artículo anteriorAmorebieta-Etxanoko Igeriketa Taldea
Artículo siguienteCONCIERTO DE ROCK EL VIERNES 13 DE MAYO