ZORNOTZA MENDI TALDEA GUADARRAMAN

Ekaineko azkenengo asteburuan, zornotza mendi taldeko zazpi bazkidek Ayllon eta Guadarramako mendilerrora egin genuen irteera. Irteera honen helburua, Somosierrako albo bietan dauden mendiak ezagutzea zen.
Zapatu goizean atera ginen Madril alderuntz. Somosierrara heldu baino lehenago, ezkerretara egin behar da Ayllon mendilerrora joateko, eta bertatik Pico Lobora abiatzeko. Mendi hau, Guadalajara eta Castilla la Manchako mendi altuena da 2274m. dituelarik.
DSC01340 (Copiar)
Pico Lobo mendira joateko, Pinilla eski estazioan utzi genituen kotxeak eta bertatik ekin genion igoerari. Igoera gogorra eta zuzena izan zen eta ordu t’erdi behar izan genituen tontorrera heltzeko. Argazki batzuk atera ostean, eguneko bigarren mendira abiatu ginen: Pico Cerron. Mendi hau egin eta gero kotxeko bidea hartu genuen eta 6 orduren bueltan Pinillako parkinean geunden.
DSC01263 (Copiar)
Handik Rascafria herrira abiatu ginen eta bertan pasatu genuen gaua.
Igandean Peñalara mendia igo genuen. Peñalara mendia oso ezaguna da Guadarrama mendilerroko eta Madril komunitateko mendirik altuena delako (2428m).
Rascafriatik ekin genion mendiari. 22km eta 1400m-ko desnibela geneukan aurretik.
Bidea Reventon portutik zihoan, handik Risco de los Claveles mendia egin genuen eta ondoren Peñalara mendira heltzea geratzen zen. Peñalara mendian argazki batzuk atera ostean beranzko bidea hartu genuen Puerto de los Cotos-era heltzeko.
Ibilbide hau egiteko 5 ordu behar izan genituen.
Asteburu ederra pasatu genuen paraje zoragarrian.

Artículo anteriorEl EKIN NerGroup brilla en casa
Artículo siguienteAmaitu dira Zubizabalako pasarela eraikitzeko lanak