ZMT ARAMOTZ EZAGUTZEN

3 urte pasatu dira Aramotz Ezagutzen ibilaldiak egiten hasi ginenetik. Honen helburua, inguruan ditugun mendiak ezagutzea zen.
Zornotzar mendizaleok Belatxikita mendira igotzeko ohitura daukagu, baina Belatxikitaz gain, badaude beste mendi batzuk Aramotz mendilerroan: Mugarra, Leungane, Gantxorrotz, Urtemondo………
Aurtengo ibilaldia Baltzolako kobetan hasi eta Zornotzan amaitu genuen, Leungane eta Belatxikitatik pasatuz. Urtarrilaren 31n Zornotza mendi taldeko 22 bazkide batu ginen Aramotz ezagutzen ibilaldia egiteko. Goizeko 9etan Nafarroa aparkalekuan autobusa hartu eta Indusi auzora abiatu ginen. Bertan motxilak preparatu, ibilaldiko azalpen txiki bat eman eta argazki baten ondoren martxan ipini ginen.
Txangoaren lehenengo zatian Baltzolako kobak ikusi genituen. Koba handian sartu, argazki pare bat atera eta Abaroko koba zeharkatu genuen. Ondoren pista bat hartu eta San Lorentxo ermitara heldu ginen, bertatik Ilungan-era heltzeko. Ilunganen denak batu eta Leungane mendiari ekin genion. Leungane, Aramotz mendilerroko tontorrik altuena da.
Leunganera igo baino lehenago, geldialdia egin genuen atzetik zetozenei itxaroteko eta bide batez hamaiketakoa egin eta tontorrera igotzeko indarrak hartzeko. Sabela pixka bat bete ondoren, tontorrean argazki pare bat atera eta Belatxikitako bideari ekin genion Mugarrekolandatik.
Mugarrekolanda atzean utziz Aramotz barrenean sartu ginen Urtemondo, Gantzorrotx, Apala eta Kañometa tontorren azpitik Belatxikitara heldu arte. Belatxikitan, Igor gure lehendakaria zain genuen, sua pizturik zuela. Egun honetan txitxiburduntzi eguna izan zen eta Zornotza Mendi Taldekoek ere ospatu genuen. Txorizo, bakon, garagardo eta ardo apur bat dastatu ondoren Zornotzako bidea hartu genuen.
6 orduren bueltan eta 22kilometro egin ondoren herrian geunden.
Beste behin ere Zornotza Mendi Taldeak irabazi zuen!!!!!!!!!!!!!!!!!

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano será una de las 59 sedes del festival europeo EMUSIK
Artículo siguienteEUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEN MERKATARITZA ETA OSTALARITZA ARLOETAN