ZIRKUA HELDU DA NAFARROA ZENTRORA!

Aurten, Karmengo Ama ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek zirku ikuskizuna eskaini dabe, eskolako ikasleen artean eta baita Nafarroa zentroan.
Ikusleek (gune horretan dagozan aitite-amamek), malabareak, diaboloa, akrobaziak, magoa, pailasoak eta dantzak ikusteko aukera izan dabe.
Izan ere, zirku ikuskizuna orain dela 3 urte hasitako proiektu baten barne dago. Proiektu horretan, DBHko 4. mailako ikasleek Gorputz Heziketako ikasgaian zirku teknika desberdinak lantzen dabez eta, ikasturte amaieran, ikuskizuna aurkezten dabe eskolako ikasleriaren aurrean.
Beste alde batetik, ikasle honeek, Nafarroa Zentrora joan izan dira urtean zehar ere eta ekintza desberdinak burutu dabez alkarregaz belaunaldi desberdinak: kartetara jokatu, pultserak egin, abestu … Trukaketa aberasgarria sortu da oso eta danok irabazi dabe!
Horrenbestez, proiektu biak bateratuz, pasadan maiatzean ikasleek euren zirkurako ahalmenak erakutsi ebezan Nafarroa zentroan. Arratsalde ederra igaro gendun danok, ikasle, irakasle, aitite-amama eta, baita bertako langileek ere. Gainera, ezusteko polita ere hartu gendun. Irakasle batek mago moduan jardun zuen! Ederra ikuskizuna!!!
Los alumnos de 4º ESO de Karmengo Ama ikastetxea, tras compartir durante el curso diversas actividades con los usuarios de “Nafarroa Zentroa” terminamos el curso ofreciendo una sesión de circo, fruto del proyecto realizado en la asignatura Educación Física.
Ha sido muy enriquecedor compartir estos ratitos.
Eskerrik asko a todos y todas!!! Volveremos el próximo curso!

Artículo anteriorAFECCIONES DE TRAFICO EN CALLES NAFARROA E IBAIZABAL
Artículo siguiente«Ecografías» liburuaren trailerra, Zornotzako emakume talde batek sortua