ZAK Lagunekin musikaz gozatzea

12.3 (Copiar)
Zakari gazte zornotzarrak Herriko Tabernan abestu zuen lagun artean lehenengo aldiz. Giro onean eta betiko jendearekin batera abestu zituen bere zortzi abestiak. Horietariko bi berak konposatuta, beste bi Ander Aldazabal, bere lagunak idatzitakoak, eta gainerakoak denok ezagutzen ditugun abestiak izan ziren.
Txikitatik izan du musikarako zaletasuna. Geroxeago gitarra jotzen hasi zen eta poliki-poliki gauza berriak egiten joan da. Kritikorik zorrotzena etxean bertan duenez, Zak beti saiatu da hobetzen.
Lagun artean kantari du gustoko, helburua ez da taula gainean abestea, baizik eta denon artean giro ona sortu, atzoko eta gaurko euskal kantutegi aberatsa kantatzea. “Koadrilakoekin kantuan egiten dudanean oso ondo pasatzen dut, barre asko egiten dugu”.
Irrikatan gaude hurrengo kontzertua noiz izango den jakiteko.
12.2 (Copiar)

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.