Urtza Taberna Euskadiko pintxo txapelketan

Euskadi Goza Ezazu VII. Pintxo Txapelketa, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean ospatu zen. Zornotzako Urtza Taberna, besteak beste, bertan izan zen. Urtero bezela, egun hauetan, Euskal Herriko pintxo sukaldaririk onenak Hondarribin biltzen dira. Hiru egun irauten duen goi mailako txapelketa honetan txapela lortzeko asmoz.

Pintxoak eszenatokian prestatzen dira, publikoa, kamarak eta epaimahaiaren aurrean. Ponentziak zuzenean jarraitu daitezke www.campeonatodepintxos.com webgunean.
Oraingo edizio honetan, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko 74 sukaldarik parte hartu dute. Huarteko Abako Jatetxeak 1. postua Portu zuen.
Urtza Tabernaren pintxoa (Mendian gora onddotan) onddotan dabilen jenteari eginiko omenaldi «txikia» izan da. Platera bertikalean jarri dute (Mendian gora onddotan adieraziz). Onddo moussea, onddo lurra, merengezko arroka eta lorak, baita goizetako behelainoa lur bustiaren usainarekin. “Gu oso sentzazio onarekin urten gara oraingo honetan. Beste partaide batzuek esan zigutenez, faboritoen artean geunden. Oso sentzazio eta esperientzia polita da eta datorren urtean ere bertan izango gara”, dio Julen Urtza Tabernakoak..

Artículo anteriorDOS DE CAL Y DOS DE ARENA
Artículo siguienteS.D.AMOREBIETA 1- TERUEL 1