Udalak euskararen erabilera normalizatzeko plana martxan jarri du

• Planaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza izan dadin; euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzuteko
• Udalak erakundearen barruan euskararen erabilera aztertuko du eta hobekuntza ildoak zehaztuko ditu erabilera areagotzeko
Amorebieta-Etxano, 2017ko otsailaren 24a Amorebieta-Etxanoko Udalak datozen bost urteetarako Euskeraren Erabilera Plana diseinatu du. Planaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza izan dadin; euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzuteko.
Helburu nagusi hau lortzeko, planak lau helburu estrategiko zehazten ditu:
– Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzea; beti ere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.
– Beste administrazioekiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea.
– Euskara administrazio barruko lan-hizkuntza izan dadin aurrera pausoak egitea, euskaraz gero eta gehiago sortuz.
– Erakunde-ordezkarien lidergoa indartzea, euskararen normalizazio prozesua erakunde bakoitzaren ohiko jardunean txertatzeko.
Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak lan-ildo bi jarraitu ditu. Lehenengoa talde politiko guztietako ordezkariek osatutakoa eta udal zerbitzuetan euskeraren erabileraren egungo egoerari buruzko gogoeta egiteko eta erabilera honen garapenean ordezkari politikoen papera zein den ikusteko egin dena. Bigarren lan-ildoa udal zerbitzuetako sail guztietako langileek eta alkateak berak osatutako taldeari dagokiona da. Hauek izan dira euskeraren erabileran diagnosia egitearen arduradunak eta sail bakoitzerako helburuak ezarri dituztenak eta aurrerantzean egingo den lanaren jarraipena eta ebaluazioa egingo dutenak baita ere.

Artículo anteriorMITXEL ETXEBARRIA DIMITE COMO CONCEJAL POR MOTIVOS PROFESIONALES
Artículo siguienteLOS VECINOS DECIDIRÁN SOBRE EL MODELO DE FIESTAS QUE QUEREMOS EN AMOREBIETA