UDABARRI SARIA ZORAGARRIA

1.- Rui Costa (Movistar), 2.- Pablo Urtasun (Euskaltel) eta 3.- Alberto Contador (Saxo Tinkoff) ARGAZKI GUZTIAK FLICKR-EN


EITB. Rui Costak irabazi du Amorebietako Udaberri Klasika, eta Movistar taldeak euskal errepideetan izan duen aste oparoa biribildu du. Nairo Quintanak Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen larunbatean, eta Costak Udaberri Klasika igande honetan.

Hogei txirrindularik osatutako tropeltxoa iritsi da lasterketa buruan azken metroetara, eta esprintean Rui Costa izan da azkarrena. Pablo Urtasun (Euskaltel) izan da bigarren, Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) hirugarren, eta Beñat Intxausti (Movistar) laugarren.

Contadorrek eta Intxaustik hautsi dute lasterketa Montecalvo-Muniketa igoera bikotzean erasoa jota. Tropelean, ordea, Euskaltel jarri da lanean Urtasunen garaipenerako aukerak ez galtzeko, eta hogei txirrindulariko multzoa iritsi da lasterketa buruan azken metroetara. Azkenean, Rui Costa nagusitu da.

Udaberri Klasikako sailkapenak:

.1. Rui Costa (POR/Movistar Team) 4.07:58

.2. Pablo Urtasun (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.

.3. Alberto Contador (ESP/Team Saxo-Tinkoff) d.b.

.4. Beñat Intxausti (EUS/Movistar Team) d.b.

.5. Jose Herrada (ESP/Movistar Team) d.b.

.6. Rory Sutherland (AUS/Team Saxo-Tinkoff) d.b.

.7. Eduard Prades (ESP/OFM Quinta da Lixa) d.b.

.8. Julien El Fares (FRA/Sojasun) d.b.

.9. Edson Calderon (COL/472-Colombia) d.b.

10. Evgeny Shalunov (RUS/Lokosphinx) d.b.

Artículo anteriorEl domingo llega la Primavera a Amorebieta
Artículo siguienteCALUROSO RECIBIMIENTO AL PAKEA BIZKAIA