UDABARRI DANTZA TALDEAK 50 URTE OSPATU DU

Aurten 50 urte bete ditu Udabarri dantza taldeak eta ikuskizun ederra eskeini zuten 200 dantzari inguruk Zornotzako frontoian atzo. Hiru ordu izan ginen dantzak eta abestiak ikusten frontoia toperaino bete genuenok. Marisa eta Jose Mari Agirre, Udabarri taldearen sortzaileei Eguzkilore bana oparitu zieten amaieran, une hunkigarriena orduan bizi izan zen. Zorionak bihotzez egindako lanagatik eta etorkizun oparoa Udabarri dantza taldeari. Hemen dituzue argazki batzuk.

Artículo anteriorPercance sin consecuencias
Artículo siguienteHAUR HEZKUNTZA BERRIA