Txikon taldearen erronka ETB-n

 

Batzuek badakizuen bezala, Alex proiektu barri batean sartu da, proiektu telebisibo bat, Baleuko produktorarekin batera. Oraingo honetan, Alex hartu dabie erronka bat betetzeko talde zentru moduan, eta holan bere taldea osatu dau: Txikon Taldea. Baina zein da erronka? Antzinako egitasmoak berreskuratuz, istori bat eta beste artean, gogoratu jaken euren arbasoen zereginetariko bat: Lemoatik Urdiainera transumantzian 47 ardi eramatea, bere taldearekin batera. Guzti honen helburua, Nafarroa Oinezerako dirua lortzea, izan ere, helburua lortu ezkero 1.500 euroko txekea jasoko dabie Eguzkilore.ren eskutik.

Holan ba, taldea osatu dabie Naiara Madariaga, Naia Telleria, Josu Madariaga, Pabi Astondoa artzaina eta Alexek berak. 4 egun iraun dabie artzain lanetan, eta euren helburua lortzeko asmotan, proba desberdinak bete behar izan dabiez. Halan da be, arazoak eta konplikaziñoak nahiko izan dira….

Datorren astelehenean hasiko da programa emititzen:astelehenetik eguenera, ETB1-eko albisteak eta geroemongo dabie (gaueko 9ek inguru) eta domekan, urriak 14. programa osoa, gaueko 9ak bueltan bebai.

 

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.