ANDRA MARI IKASTOLA: SOLASALDI PEDAGOGIKOAK

Aurten Zornotzako Andramari Ikastolak Solasaldi Pedagogikoak antolatuko ditu Zornotzan.
Azken 50 urte hauetan Ikastolaren programa pedagogikoa hezkuntza euskaldun eta aurrerakoi baten aldekoa izan da, eta halakoxea izaten jarraituko du, hori baita gure ikastolaren ezaugarria eta lehen helburua, alegia “biharko Zornotzar euskaldun, prestatu eta arduratsuak hezten” lan egitea.

Antolatu ditugun solasaldi pedagogiko hauek helburu berdinarekin sortuak dira. Hartara, espero dugu hizlariek planteatuko dituzten hezkuntzaren inguruko proposamen aurrerakoiak entzuleentzat unibertso berritzaile baterako ateak zabaltzea eta hausnarketarako bide berriak eskaintzea.

Ez ditugu profesionalentzako “jardunaldi pedagogiko” batzuk antolatu nahi izan, baizik eta gizaki garatuen “gozamenerako solasaldiak” eskaini.

Noiz: Urriaren 17 a, 10:0014:00.
Non: Zornotzako Zelaieta zentroaren auditorioa.
Norentzat: Hezkuntza eragile guztiontzat zabalik (guraso, ikasle, irakasle…).
Izena emateko: solasaldipedagogikoak@gmail.com
Eman beharreko datuak: Izena, abizenak, lanbidea eta telefono zenbakia.
Goiburua: “Biharko Zornotzar euskaldun, prestatu eta arduratsuak hezten” pedagogia-berrikuntzari buruzko hitzaldiak.
Hizlariak:
• Paula Kasares (Soziolinguista eta NUPko irakaslea). “ELEANIZTASUNA ETA KULTURAREN TRANSMISIOA”.
• Koldo Saratxaga (K2K Emocionando-ko lehendakaria). “PARA LA LIBERTAD”.
• Rafael Cristobal (Haur Psikiatrian eta Psikologian aditua). “KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA”
• Mari Luz Guenaga (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea). “HEZKUNTZA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIAREN ESKUTIK”.

Artículo anteriorPedro Uriguen gudaria etxera itzuliko da
Artículo siguienteIRENE ESCOLAR DA LA NOTICIA DE LA CANDIDATURA AL OSCAR PARA LA PELICULA LOREAK