SANTA AGEDA ETA ANDRA MARI IKASTOLA

Heldu da, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko eguna.
Bezperan, otsailaren 4an, gure herriko kaleetan Santa Agedari eskainitako koplak entzuteko aukera izango dugu.
Andra Mari ikastolakoak ere, makila bana eskuan hartuta, hor ibiliko gara.

SANTA AGEDA AGEDA
GURE MARTIRI MAITEA
ETXE HONERI EMON EIOZU
ZORIONA TA BAKEA

Eta ahal bada LAPIKO BETEA, egun bizi dugun egoerari aurre egiteko gaitasuna erakutsi behar dugu eta denon artean lortuko dugulakoan gaude.
Andra Mari ikastolan solidarioak izaten badakigu.

ZORNOTZA DA GURE HERRIA
BIZI DAITELA EUSKALDUN
AURRERANTZEAN EUSKERAZ BETI
DANOK HITZ EGIN DAGIGUN

Gure hizkuntza zaintzen eta bermatzen aitzindariak izan eta gara. Nahiz eta sarritan bidean topatzen ditugun oztopoak ugariak izan, emaitza bikainak lortzeko gaitasuna dugu.

ANDRA MARI IKASTOLA
ZUEN AURREAN KANTARI
OHITURA ZAHARRAK ESKEINTZEN DEUTSAZ
POZEZ EUSKAL HERRIARI

Egun txarra, zein ona egin Andra Mari ikastolako ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aittitte eta amama, guztiok be kantuan ibiliko gara hainbeste maite dugun ohitura zahar honek bizirik iraun dezan.

AGUR ZORNOTZAR GUZTIAK
IZAN EIZUE URTE ON
HERRI HONETAN IZAN DAITELA
BETE-BETEAN ZORION

Euskaldunak eta euskaltzaleak
Solidarioak, langileak, ekintzaileak
Eta batez ere …
ZORIONTSUAK izaten jarraitu

IEUP!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.