San Inazio jaia Belatxikietan

Datorren azteazkenean, uztailak 31, urteroko moduan, San Inazio jaia ospatuko da Belatxikietako baselizan, eta udalerriko nahiz inguruetako hainbat lagun hurreratuko da bertara.

Baselizara joateko asmoa daukaten guztiei, oinez igotzeko gomendatzen die Udalak, ahalik eta ibilgailu gutxien bertaratu daitezen. Udaltzainak egongo dira baselizaren ondoko larrean, autorik ibili ez dadin eta bertan ez aparkatzeko. Edadeko pertsonak, umeak eta minusbaliatuak eramateko igotzen diren ibilgailuen trafikoa ere kontrolatuko dute eta, behin bidaiariak han utzita, berriro jaitsi beharko dira.

Azken urteetan bezala, edukiera mugatuko aparkalekua izango da lur guztietarako ibilgailuak uzteko baselizako larrea baino 200 metro beherago.

Denon kolaborazioa eskatzen da, jaieguna gorabeherarik gabe igaro dadin.

Artículo anteriorKILIKIAK SANTANATXUKO IRABAZLEAK
Artículo siguientePANTALLAS ACÚSTICAS EN BETARRAGANE