PINGA koadrilak Txallengearen lehen proba irabazi du

17 koadrila dira aurten Txallengean. Gaur Altxorraren bila izeneko proban PINGA koadrilak irabazi du.
Koadrila bakoitzak 4 gunetara joan behar izan du pista batzuk jarraituz eta bertan proba bat gainditu behar izan dute. Horrela, Pike Parken gezurrezko arrautzak eraman dituzte haginetan koilara batekin. Ogenbarrenan iturrian ure hartu eta botilak bete dituzte, Herriko Plazan euren artean piramide bat osatu dute eta Zubiondon ahal zuten zama hartu eta gainean eraman behar izan dute ibilbide osoan.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.