Organo eta inprobisazio musikaren kontzertua Bizkaiko Hotsak izeneko zikloaren barruan

Amorebieta-Etxano, 2013ko azaroaren 12a. Bartzelonako Sagrada Familiako Juan de la Rubia organo-jolearen kontzertua eskainiko du Amorebieta-Etxanoko Udalak ostiralean, azaroak 15 (20:00). Programa bariatua entzuteko parada izango dute bertaratzen diren guztiek, Wagner musikari alemaniarraren lanen zenbait transkripzioez gain, euskal musikak eta frantziarrak ere osatuko baitute emanaldia.
De la Rubia inprobisazio irakaslea da Kataluniako ESMUC-Escola Superior de Música eskolan eta inprobisazio lan bat ere eskainiko du Santa Maria elizako organoan, Zornotzako musika gai bat oinarri hartuta.
Fonografoa eta irratia hedatu aurretik, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso ezagunak ziren erredukzioak ere joko ditu musikariak ostiraleko kontzertuan.
Organoaren Bizkaiko VIII. Jaialdiaren barruan kokatzen da kontzertua, debalde izango da eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura saila, Eusko Ikaskuntza eta Organoaren “Diego Amezua” Bizkaiko Adiskideen Elkartea ditu antolatzaile. Pantaila handi bat ezarriko da kontzertuan, entzuleek euren jarlekutik ikusi ahal dezaten organo-jolearen ekitaldia.

Kontzertu honetan De la Rubiak joko duen organoa, Santa Maria elizakoa, Aquilino Amezuak 1898an egina da. Berriztapen lanak amaitutakoan, arrakasta handia izan zuten bi kontzertu eskaini ziren joan den urteko udazkenean Amorebieta-Etxanoko Santa Maria parrokian.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.