OMENALDIA KARMENGO AMA IKASTETXEAN

KARMENGO AMA IKASTETXEAk Goi mailako Bikain ziurtagiria lortu dau
Aurten Eusko Jaurlaritzak bultzatutako euskeraren kudeaketari lotutako EUSKERAREN KALITATE ZIURTAGIRIA lortzeko kanpo ebaluazioa egin ondoren, Karmengo Ama ikastetxeko Hezkuntza Alkarteak, sari nagusia lortu dau. Hiru sari dagoz: Baltza, Zilarrezkoa eta Urrezkoa eta lortu doguna, sari nagusia da: Urrezko Bikain saria, goi mailakoa. Ziurtagiri hau, abenduaren 17an jazo gendun, Bilboko EITBko egoitzan, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik.
Gaur, egun berezia ospatu dogu ikastetxean, euskeraren eguna. Ezin ahaztu ibilbide honen hasieran euskera eta euskal kulturaren alde, grinaz egindako lana.
Data bereziak daukaguz gogora ekarteko:
– Orain dala 45 urte, 1968an Ikastetxe honetan, diktadura garaian, euskeraren lehen urratsak emon ebezan momentu horretan hemen egon ziren monjak. Eurotatik bat oraindik gure artean dago. Lina Intxaurbe. Berari eskeini nahi deutsagu lortutako ziurtagiria.
AURRESKUA (Copiar)
– 1983an Euskerazko lehen liburuak inprimatu ziran. Irakurgaiak, Euskera Pausoak testu liburuak, Hizkuntza, Zu eta Ni liburua. Lan honek egin zirenetik, 30 urte betetzen dira aurten. Lan horretan fin ibili ziran, Maria Jesus Etxebarria, Miren Andere Olibares, Edurne Petralanda eta Lidia Uriarte eta Mª Tere Euba, andereñoak.
Omenaldia egin gura izan deutsagu pertsona guzti honeei eta jadanik gure artean ez dagozenei, eurak hasi ebelako aurten URREZKO BIKAIN saria lortzera bideratu gaituena.
Horregaitik, bakoitzari banan banan gure eskerrik beroenak emoteko, txapela jantzi eta txalo zaparrada handi bat eskeini deutsegu.
Ondoren, ikasle, irakasle eta langileek, 30 kandelaz inguratutako pastela jan dogu, lortutakoa guztion partaidetzagaz lortu dogula eta helburu honetan alkarregaz aurrera egin behar dogula adierazteko.
ZORIONAK KARMENGO AMA IKASTETXEKO HEZKUNTZA ALKARTEARI

Artículo anteriorZornotza Mendi Taldea NEGUAN
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN DICIEMBRE 2013