Oier Luengo: “Talde osoak defentsa lanetan asko hobetu du”

MARKEL GARCIAREN ELKARRIZKETA

Amorebieta Etxanoko futbol taldeak ez zuen denboraldia oso ondo hasi, lehenengoko sei partiduetan soilik puntu bat lortu zuten eta horrek momentu txarraren adierazpen argia zen, baina taldeak ez zuen entrenatzailearengan konfiantza galdu. Josebak bi aldaketa nagusi egin zituen: alde batetik, Juaristi defentsatik atera eta apur bat aurreratu zuen eta bestetik, Oier Luengo eta Simic defentsan jartzea erabaki zuen.

Aldaketa hauekin emaitzak hobetzen joan dira eta horren ondorioz, Oier Luengo jokalari finkoa bihurtu da Josebaren lehen hamaikakoan. Hori dela eta, elkarrizketatzea erabaki dugu, denboraldia hobetzen doala eta oso pozik dagoela adierazi du.

Aurreko denboraldian ez zenuen ia aukerarik izan defentsan leku bat aurkitzeko, baina orain jokalari finko bat bihurtu zara. Zelan jaso duzu aldaketa handi hau?
Jokalari askok bezala ilusio askorekin, zure herriko taldean jokatzea esperientzia oso polita da baina erantzukizun oso handia badauka ere, azkenean herriko jendea ordezkatzen ari zara.

Orain dela bi hilabete Joseba Etxeberriari elkarrizketa egitean denboraldiko emaitzak nahiko txarrak ziren, orain badirudi gauzak aldatu direla eta emaitza oso onak ateratzen ari zaretela. Zure ustez, zeintzuk dira gakoak edo aldaketa nabarienak?
Nire ustez, gakorik garrantzitsuena talde osoa defentsa lanetan hobekuntza izugarria eman duela izan da. Orain oso sendo gaude eta horrek golak jasotzea zailarazten du.

Taldeko gazteena zara, hori dela eta, Josebak zugan konfiantza osoa jarri du eta partidu guztiak jokatzen dituzu. Uste duzu zuk bezalako jokalari gazte batek abantailak edo desabantailak ekarri ahal dizkiola taldeari?
Nire ustez, futbol kategoria honetan gaztea izatearen desabantaila bakarra esperientzia falta da. Nire kasuan adibidez, berria nintzen eta esperientziadun jokalari askoren kontra jokatzean igarri egiten da jakinduria falta. Baina adibidez, jokalari gazteok ilusio askorekin jokatzen dugu eta partidu bakoitza final bat izango balitz bezala jokatzen dugu. Beraz, ez dut uste abantailak ezta desabantailak ekarri ahal dizkiola taldeari.

Ez dituzue ia golik jaso azkenengo hamabi partiduetan, eta horrek defentsaren lan onaren adierazpen argia da. Zer aldatu da orain dela bi hilabeteetara begira?
Ba lehen esan dudan bezala, talde osoa defentsan lanetan asko hobetu du, baina egia da dinamikak ere aldatu direla eta dena gure faborera bideratzen ari da.

Emaitza on horiek giro ona izaten eta konfiantza handitzen laguntzen dute ezta?
Egia esan denboraldi osoan zehar eduki dugu giro ederra aldagelan, baina bai, momentu hauek eta izandako emaitza onak konfiantza handitzen laguntzen dute.

Gaur egun, hamargarren postuan zaudete, zein da zuen helburua aurtengo denboraldian?
Gure helburua denboraldia hasi zenetik kategorian mantentzea izan da, momentu honetan nahiko ondo gaude eta nor daki, gorago bukatu dezakegu. Baina momentuz, helburua berbera da.

Etxean jokatutako azken zazpi partituetan bakarrik hiru gol jaso dituzue. Zaleen presentzia eta etxeko erosotasuna nabarmentzen dituzue?
Hasteko, asko eskertzen dugu Urritxera partidua ikustera eta animatzera etortzen diren zale guztiei. Etxean jokatzea beti askoz errazagoa da, zaleen indarra asko nabaritzen dugulako eta zelaiaren giroari ohitua gaudelako.

Artículo anteriorDECLARACIÓN INSTITUCIONAL por la detención de la joven palestina Ahed Tamimi:
Artículo siguienteAIC PONE EN MARCHA EL PRIMER CENTRO DE COMPETENCIA DE FABRICACION AVANZADA