MUSIKA ZINEKLUBEAN

Abenduan musika izan dugu lagun KINE Zineklubean. Elkar elikatzen duten bi mundu izan dira betidanik eta diziplinartekotasun horren alde egin dugu beste behin, film interesgarriak ekartzen dizkigun ziklorako. Gainera, ezin hobeto ekin genion: Iratxe eta Eider Etxeandia ahizpak eta Eneko Larruzea hurbildu zitzaizkigun aretora, Musikofilia zikloari behar bezalako ongi etorri musikala ematera. Janis Joplin eta Mercedes Sosa emakume musikarien filmez gain, komediaz ere gozatu ahal izan dugu.

Urte berria gogoz hasteko, tokiko zinearen aldeko apustua egingo dugu berriz ere. Urtarrileko hilabetea bereganatu duen Euskolabel zikloan, euskal zinemari ateak ireki dizkiogu beste behin, gure herrian burutzen diren ekoizpenek lekua izan dezaten. Gogoratu azken filma Zelaieta Zentroan izango dela. Urte berrian berriz elkar ikustea espero dugu.
Gabon zoriontsuak denontzako eta…
KINE BERRI ON!

Urtarrilak 10 de Enero – Argi (2016)
Urtarrilak 17 de Enero – El último verano (2016)
Urtarrilak 24 de Enero – Adagio (2014)
Urtarrilak 31 de Enero – Maitia, nun zira? (2016) Zelaieta Zentroan

Artículo anterior900 PARTICIPANTES EN LA SUBIDA A BELATXIKIETA
Artículo siguienteERREGEEN KABALGATA