Melodiari begira

Joan den azaroaren 6an, ongietorria egin genion KINE Zineklubak antolaturiko bigarren zikloari: «Melodiari begira». Musika izan du ardatz azaroko zikloak eta » Memoria de Pez» musika taldea hurbildu zen gurera, Zornotza Aretoko hall-ean akustikoan gure belarriak gozatuz beraien abestien bidez. Jende andana hurbildu zen aurkezpenera,
beraz eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen hurbildutakoei eta taldeko mutilei. Eguneko albiste txarra pelikularekin iritsi zitzaigun, ezin izan bait genuen «Walk The Line» proiektatu arazo teknikoak medio. Hori dela eta, azaroaren 27an proiektatuko da filma. Lerro hauen bidez, barkamena eskatzen dizuegu hurbildu zineten guztioi, eta euskaraz esan
ohi den gisan: «gaizki eginak barkatu eta ongi eginak gogoratu!».
Egun berean ekin genion gainera KINE Zineklubak antolatu duen zine ikastaroari. Lara Izagirreren tutoretzapean, hamar laguneko taldea batu da astearte arratsaldetan zinemaren sekretuak ikasteko. Urtarrilerarte ekingo dio ikastaroak eta ikasleek zinearen inguruko prozesuak ezagutzeko aukera izango dute. Pozik gaude talde elegantea osatu dugulako eta hemendik esker hitzak izena eman duzuenoi!

Artículo anteriorAUZO TAXI
Artículo siguienteZORNOTZA MENDI TALDEAREN ERRELEBOA