Más pequeños que el Guggenheim

Amorebieta-Etxano, 2013ko otsailaren 27a. Más pequeños que el Guggenheim lana antzeztuko dute Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan Los Guggenheim konpainia mexikarraren kideek Euskal Herrian barrena gauzatzen ari diren biraren barruan.
Antzezpena martxoaren 1ean izango da, gaueko 21:00etan, eta 10 eurokoa izango da sarreren prezioa.
Euskal antzoki famatuenetako batzuetan antzeztu da dagoeneko Amorebieta-Etxanora datorkigun lan hau, kritikaren eta ikusleen aldetiko arrakasta bikaina jasoaz.

Lan saritua
Antonio Gala fundazioak Espainiako erresidentziarako emandako bekari esker idatzia, eta Veracruz Estatuko Kultura eta Arteetarako Estatu Funtsen laguntzaz, Emilio Carballido Dramaturgia Sari Nazioanala irabazi zuen Más pequeños que el Guggenheim lanak 2008an.
Espainian eta Mexikon dago giroturik. Bakardadea arintzeko bidearen bila ekin diote lau lagun langabetuk antzerkigintzari Mas pequeños que el Guggenheim lanean. Mexikon antzerti ikasketak burututa, Europara abiatzea erabaki dute Sundayk eta Gorkak, ea patuak zer eskaintzen dien bertan. Hiru hilabete nahikoa izan dute itzultzeko, antzerkirik berriro ez egiteko eta hamar urtez elkar ikusi gabe egoteko. Atzera elkartu dira baina, eta beren bizitzari helbururen bat emango dien antzezlana taularatzekotan dabiltza. Al, albino betoker eta umezurtza, eta Jam, aktore izateko ametsetan murgilduta bizi den supermerkatu txiki bateko kutxazaina ere bildu zaizkie egiteko horretan.

Artículo anteriorLauxeta Ikastola Europan
Artículo siguiente“Biblioteka +”