Marmitako lehiaketarako epea zabalik

1 Amorebietako jaietako kuadrilen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 19an egingo da Zubiondo plazaren inguruan.

2 Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik AMETX Erandunde Autonomoaren bulegoetan izena ematen badu . Izen ematea uztailaren 11n eguerdiko 14:00etan amaituko da.

3 Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, koadrila bakoitzak diru bermea jarri beharko du koadrilako kide kopuruaren arabera.

20 mahai-lagun edo gutxiago 20€

20 mahai-lagun baino gehiago 30€

Izen ematearekin batera jarritako diru kopurua AMETX Eradunde Autonomoan berreskuratu ahal izango da uztailaren 22tik aurrera eta urriaren 31ra arte (biak barne). Bermea galdu egingo da honako egoera hauek gertatuz gero:

•Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero edo zaindu barik bueltatuz gero.
•Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.
•Urriaren 31a baino lehen jarritako dirua bueltatzeko eskaririk ez egitea.
•Antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer.

4 Lehiaketako/txapelketako koadrilei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 17an, osteguna, eguerdiko 12:00etan.

5 Antolatzaileek hegaluzea , mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten koadrilei.

6 Koadrilek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro.

7 Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da .

Artículo anteriorURTZA TABERNA REALIZA UN VIDEO PARA PRESENTAR SU PINTXO
Artículo siguienteAUZOLANA ANDRA MARI IKASTOLAN